Iruñerriko euskaldunon agerkaria
Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Ikastolen Elkartea 2015-11-17 19:33

NAFARROAKO IKASTOLEN JARDUNALDI PEDAGOGIKOA

HITZALDIEN EDUKIA

JESUS MARI GOÑI: KOOPERAZIOTIK BERRIKUNTZARA
Berrikuntza, problemen ebazpenarekin eta konponbideak bilatzearekin lotuta dago.
Berrikuntza...

Erantzuna | Nafarroako Ikastolen Jardunaldi pedagogikoak

Nafarroako Ikastolen Jardunaldi pedagogikoak

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Ikastolen Elkartea 2015-11-17 19:07   Gizartea

Nafarroako Ikastolen Jardunaldi pedagogikoak

Nafarroako Ikastolen 50. urteurreneko ekitaldien barruan Pedagogia topaketa antolatuta dago azaroaren 18an, 19:00tan. Iruñeko Kondestablearen Jauregian.  

Nafarroako Ikastolen Jardunaldi pedagogikoak

2015/11/18 19:00

Civivox Kondestable | Iruñea

Nafarroako Ikastolen 50. urteurreneko ekitaldien barruan Pedagogia topaketa antolatuta dago azaroaren 18an. Bertan, konpetentzien garapenerako aurrera eramaten den BLOK egitasmoa azalduko da: bi ikastoletako ikasle talde batek beraien esperientzia kontatuko du eta pedagogian bi adituk honen inguruko ausnarketa teorikoa egingo dute. Jesus Mari Goñi, konpetentzien eta berrikuntzaren inguruan arituko da eta Iñaki Etxezarreta Kooperatibismoaren eta talde kooperatiboaren inguruan. Saioa elebiz izanen da, adituak bereziki gazteleraz arituko direlarik. Helburuen artean, ikastola eredua aldarrikatzea eta Ikastoletan aurrera eramaten​ diren​ zenbait berrikuntza proiektu gizarteari ezagutzera ematea dago.

AMETSA EGIA: Nafarroako ikastolen historiaren liburua

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Ikastolen Elkartea 2015-11-05 23:14

AMETSA EGIA: Nafarroako ikastolen historiaren liburua

Liburuaren izena: Ametsa egia Argitaletxea: Elkar Orri kopurua: 216 Gaztelaniaz ere argitaratua “La realidad de un sueño” izenburupean. Nafarroako ikastolen 50. urteurrena gogoratzeko eginiko liburua. Ikastolen sorrera eta orain arteko ibilbidea kontatzea du helburu: Iruñeko Uxue Ikastola sortu zenetik orain artekoa. Dena den, egileak atzerago egin du, ikastolen mugimendua ulertzeko beharrezkoa zelakoan.

Beltzean Mintzo dokumentala asteazken honetan

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Ikastolen Elkartea 2015-06-22 12:50

Beltzean Mintzo dokumentala asteazken honetan

Ekainak 24, asteazkena, 19:00etan. Kaldereria kaleko Iruñeko Udal Aretoan “Beltzean Mintzo” dokumentala Nafarroan emanen da lehen aldiz, Nafarroa Oinez eta honen baitan dagoen Txikiak Handi proiektuarekin batera antolatuta. Sarrera doakoa izanen da.

JUUL SARIAK

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Ikastolen Elkartea 2015-06-22 12:31 Aurreko ekainaren 3an izan genuen JUUL sari-banaketa, eta orain hemen dituzue ekitaldiaren argazkiak. Bertan, Baztan Ikastolako ikasleek parte hartu zuten eta haiekin batera euskal literatura gaztean nabarmentzen diren idazleak eta ilustratzaileak.