Aholku arriskutsuak

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2015ko api. 17a, 14:20

Ogasun Teknikoen Gestha sindikatuaren arabera, Rodrigo Ratoren ustezko kapital zuriketa 2004 eta 2007 bitartean gauzatu zen, hau da, Nazioarteko Diru Funtsa zuzentzen zuen garaian, alegia. Beraz, lapurretan ari zen Rato nazioarteko ekonomiaren lemazain gisa zebilen bitartean. Hala ere, horiek baino neurri larriagoak jarri zituen martxan, merkataritza librearen balizko bertuteak zabalduz, eta 2008ko krisia eragin zuen ekonomiaren finantziarizazioa bultzatuz.

Garai hartan, zorionez, Estatu Batuen onurako prestaturiko ALCA merkataritza librerako akordioa geldiarazi zuten Latino Amerikako herri eta gobernuek, eta gaur egun antzeko beste akordio bat dugu, Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko TTIP izenekoa, Europako herri eta langileen mehatxu nagusia. Adi ibili beharko gara, beraz.

Izan ere, ministro eta bankero ohia atxilotzen duten bitartean, gaurko lapurrak gure eskubideak murrizteko eta baliabidetaz jabetzeko bidea prestatzen jarraitzen baitute, Ratok erabilitako diskurtso eta aholku ekonomiko berberekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!