Pello Uharte in memoriam —Sekula idatzi nahi ez nuena—

Erabiltzailearen aurpegia Josu Jimenez Maia 2017ko mar. 23a, 16:35
Nik Pello Uharte laguna nuen, eta gaur, sekula idatzi nahiko ez nukeen idazkia idazten ari naiz Euskalerria Irratiko entzuleentzat.  
Berriozarko zaharrenentzat ezaguna zen don Pedro hura ez nuen ezagutu, Nik beti Pello ezagutu dut. D ereduaren hasiera-hasieratik Berriozarko Mendialdea eskolan irakasle, gero zuzendari ere bai, henduen irakaskuntzan ere egon zen Nafarroako Gobernuko euskaltegian, eta gero Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan ere bai, irakasleen irakasle. Pellok erretreta hartutakoan utzitako plaza niri egokitu zitzaidan betetzea, eta zinez berak utzitako langa oso altua izan zen. Zenbat ikasi dugun Pellorengandik! Gizon jakintsua, eta era berean umila, asko zekiena eta oso ongi irakasten ere bazekiena; horixe baita garrantsitsuena; ez bakarrik asko jakitea, baizik eta dakizuna egoki irakasten jakitea... Pello oso gizon jantzia zen, eta umila aldi berean, ikasleentzat eta irakasleentzat, eredugarria.
            Literaturaz eta politikaz eta lagunez eta etsaiez solas egiteko biltzen ginen aldian behin... Arratsalde ederrak eman ditugu elkarrekin etxean edo kafetegi batean, edota bilera batean hitz eta pitz,, eta Pellorekin beti ateratzen zen kontu jakingarri bat, lanen bat edo beste, erronka berri bat, eginkizun polit bat, beti ere euskararen alde, Herriaren alde, beti ere Euskal Herriaren alde.
 
            Karramoarroaren atzaparretan zelarik ere, berari agur esatera hurbildu nintzaionean, harrituta gelditu nintzen ze argi zituen kontu batzuk, Berak emandako anitz eta anitza izan izan. Lurrak bere baitan goxo har beza. Sekula idatzi nahi ez nuena egin idatzi dut.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!