Irakurtzen irakasteko unea

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ira. 26a, 09:08

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, abentura kirolak eta irakurketa programa daude.

Boluntario bila dabil Iruñeko Udala Lecxit irakurketa programa martxan jartzeko asmoz. Irakurketa arrakastatsua du helburu. Astean ordubete pasa beharko dute boluntarioek lehen hezkuntzako laugarren eta seigarren mailako ikasleei irakurketarekin laguntzeko. Boluntarioa izateko euskara eta gaztelaniaz jakin behar da. 010 telefono zenbakian eman behar da izena.

Asteburuetako abentura kirolek aurrera jarraitzen dute. Azken biak urriaren 1ean eta 2an eta 8an, Baztanen eta Bertizaranan, kanoi jaitsiera, tirolinak eta pendulua. 18 eta 30 urte arteko gazteei zuzendua. Izen ematea, 010 telefono zenbakian, 35 euroan.

Ipar martxak, martxan. Iruñeko Udalak antolatzen ditu, hirian kirola egitea sustatzeko. Hastapen saioak daude asteazkenero, 12:00etatik 13:30 arte. Urriko larunbatetan, hiru orduko martxak egonen dira. Interesa duten horiek 010 telefono zenbakira dei dezakete.

Azken astea da hau 2017ko udal egutegirako argazkiak bidaltzeko. Auzoak dira gaia. Irudiak pamplona.es webgunearen bitartez bidali behar dira. Argazki onenak mila euro irabaziko ditu eta Sanduzelaiko aquaboxean bazkaltzeko txartelak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!