Azoka elektronikoa, mugikortasuna ardatz

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ira. 22a, 13:19

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, mugikortasunaren astea eta Sanfermin Txikiko ekimenak daude.

Mugikortasunaren astearen barruan, ekimenak martxan. Gaur, ostegunarekin, mugikortasunaren inguruko azoka elektronikoa muntatuko dute. 12:00etatik 19:30etara izanen da, Gazteluko plazan.

Gaur bukatuko da etxeko lanen eta norberaren autonomiarako ikastaroetan apuntatzeko epea. Gizonek sukaldaritza, lisaketa eta joskintza ikastaroetan eman dezakete izena. Emakumeek brikolajean, iturgintzan eta elektrizitatean. Ikastaroak doan dira. Izen ematea, ostegunera arte egin daiteke, 010 telefono zenbakira deituta.

Bihar, ostiralarekin, Gazteluko plazan, familia osoarentzako kale antzerkia. Trokolo konpainiak 'Insostenibles' antzezlana aurkeztuko du, Carlos III eta Sarasate Pasealekutik gertu. Arratsaldeko 18:00etan izanen da.

Aldapako Sanfermin festak direla eta trafikoarentzako itxita egonen da Alde Zaharra, astelehenera arte. bitartean, lehenengo sektoreko bizilagunentzat aparkatzeko tokia utzi dute Gaseko ukuiluetan. 150 plaza gorde ditu udalak horretarako.

Larunbatean, festak direla medio, Erraldoi eta Buruhandien konpartsa aterako da kalera. hitzordua arratsaldeko bostetan izanen da. Autobus geltoki zaharretik abiatuko da, Alde zaharreko kaleak igarotzeko. Yanguas y Mirandatik, udal plazaraino. Gainera, 19:30ean, udal bandak kontzertua eskainiko du Gazteluko plazan.

Igandean, zita berri bat Erraldoi eta Buruhandien konpartsarekin. Udal plazatik hamaiketan aterako da, hamabietan prozesioarekin bat eginen du, Aldapako sanferminen; bertan Pamplonesak eta udal dantza taldeak parte hartuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!