Bainua hartzeko ordua

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko mai. 30a, 13:42

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du; besteak beste, Aranzadiko udako bonuak eta botoa emateko mahaien banaketa daude.

Gaur, astelehenarekin, Arrosadiako Civivoxean, lau urtetik gorakoentzako dantza tailerra. La danza de las mil caras izenburua dauka, eta arratsaldeko zazpiak laurden gutxian hasiko da. izen ematea, Arrosadiako Civivox aretoan.

Martxan da Iruñeko Udalaren eta Alde Zaharreko Merkatarien elkartearen Data el gusto kanpaina. 20.000 sari baino gehiago banatuko dituzte: pintxoak, izozkiak, kafeak, teak edota txokolateak, esaterako. Erosketa bakoitzeko harraskatzeko txartelak banatuko dituzte, eta sariak lortzeko aukera egonen da.

Ekainaren 10 arte Haurrentzako Arreta Zerbitzuan izena eman daiteke. Uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte izanen da, Arrotxapeako ikastetxe publikoan. Izen ematea, 010 telefono zenbakian. Asterokoa da matrikula, sanferminetan izan ezik. Sanferminetan, egun bakarrarentzat egin daiteke.

www.pamplona.es udal webgunean hauteskundeetarako mahaien osaketa kontsulta daiteke jada, baita 010 telefono zenbakian ere (948422010ean sakelakotik deituz gero). boto emaile bakoitzak bozka non eman dezake kontsulta daiteke.

Salgai daude jada Aranzadirako udako abonuak. Ekainaren 17tik irailaren 7 arte egonen da zabalik. Sanduzelaikoa ekainaren 23tik irailaren 15 arte. Prezio9ak 40,30 eta 80,75 euro artekoak dira.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!