Eskulanak sortzen hasteko

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko api. 29a, 11:09

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, haurrentzako eskulan tailerrak eta Hutsun txalaparta taldearen kontzertua daude. 

Gaur, Jus la Rocha Civivox aretoan, txalaparta kontzertua Hutsun txalaparta taldearen eskutik. Txalaroa 2016 jaialdiaren barruan, arratsaldeko sei eta erdietan izanen da, doan.

Haurrentzako eskulan tailerrek aurrera segitzen dute, Kondestable civivox aretoan euskaraz izanen dira, lau urtetik gorakoentzat. Gaur, ostiralarekin, bostak eta laurdenetatik zazpiak eta laurden arte iraunen du. Izen ematea, bi euroan, Kondestablen bertan.

Larunbatean arte tailerra Pablo Sarasateren museo gelan 5 eta 10 urte artekoentzat. Kondestablen izanen da, biolin jolearen bizitza ardatz. Goizeko hamaiketan hasiko da, doan. Izen ematea edozein Civivox aretoan egin daiteke.

Bihar ere, larunbatarekin, hamabietan, ipuin kontalaria, Colectivo Humo taldearekin, Sanduzelaiko civivox aretoan, Bazen behin. Lau eta zortzi urte artekoentzat. Buruko bi gonbidapen banatuko dituzte , hamaiketatik aurrera.

Bihar ere, bigarren ipuin kontalari bat. Hau Iturramako Civivox aretoan. Euskaraz izanen da, arratsaldeko seietan. Eva Azpilikuetak hau ez da ipun bat...ametsa baizik aurkeztuko du. lau urtetik gorakoentzat. Gonbidapenak bi dira buruko. Bostetatik aurrera har daitezke.

Salgai daude jada Josetxo Goia-Ariberen kontzerturako sarrerak. Iturramako civivox aretoan, arratsaldeko zortzietan, Eunate XXI lana aurkeztuko du, bihar, larunbatarekin. Sarrerak, sei euroan, Iturramako civivvox aretoan eta iruñakulturada.es webgunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!