Poesiari musika josten

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ots. 11a, 08:00
Argazkia: Montse Zabalaren laukotea.

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Montse Zabalzaren emanaldi poetiko musikala eta haurrentzako sormen tailerra daude.

Gaur, Arrosadian, arratsaldeko seietan, lau urtetik gorako haurrentzat ipuinak izanen dira, Loli Frances narratzailearen eskutik. Sarrera, doan.

Gaur ere, Iturramako Civivox aretoan, Teatreves antzerki zikloak aurrera jarraitzen du. Zirika Zirkusek Tren geltokia obra antzeztuko du, euskaraz. Arratsaldeko sei eta erdietan izanen da; sarrera, hiru euroan. Civivoxean bertan edota pamplona.es webgunean har daitezke.

Kondestable Civivox aretoan, poesia jardunaldiak, arratsaldeko zazpi eta erdietan, gaur. Errezitaldi poetiko musikala egonen da, Montse Zabalza artistaren eskutik. Sarrera, doan.

Ostiralean, Kondestable civivox aretoan, euskarazko sormen tailerra, lau urtetik gorako haurrentzat. Euskaraz izanen da. Bostak eta laurdenetan hasiko da. Bi euroko prezioa du.

Poesia jardunaldiek aurrera segitzen dute, Kondestable civivox aretoan, Javier Asian eta Alfredo Rodriguezen eskutik, Poesia en recogimiento izenburupean, gaztelaniaz. Poesia irakurraldia zazpi eta erdietan izanen da. Toki mugatua egonen da.

Arratsaldeko zazpi eta erdietan, Mendillorriko civivox aretoan, Tafallako Gabalzeka antzerki taldeak emanaldia eskainiko du, Nafarroako Eszenika zikloaren baitan. El escenario del crimen obra taularatuko dute, gaztelaniaz, Mikel Mikeok zuzenduta. Hiru euroan.

Bihar arte eska daitezke Etxabakoizko kultur eta kirol elkarterako abonuak. 20 abonu familientzat eta hamazazpi norbanakoentzat. Eskaria egiten dutenen errenta ezin da Efektu Anitzetako Adierazle Publikoaren Errentaren 1,5etik gora egon. Zapateria kaleko 40. zenbakian eskatu beharko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!