Gaztetako "etsaiak"

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Irigoien 2016ko api. 4a, 15:49

Agur. Joan den asteburuan ostatuan nintzen garagardoa eskutan eta tabernariaren aurpegi atseginari irriño batez erantzun nahian. Ez dakit noiz ailegatu zen, baina badakit nire sendia nuela gogoan, gehienak Euskal Herritik kanpo ibili baitira egunotan. Bizkarrean ukitu ninduen eta "Aupa, Irigoien" agurtu.

Gaztetatik agurra baizik ez genion egiten elkarri eta, egiatan, harritu nintzen hain diosala xaloa aditzean. Edateko zer nahi nuen galdetu ondoren bere bizitza kontatu zidan. Gaztetan izan zuen istripu larriak bere bizitza osoa nola mugatu duen, bere emaztearen laguntza ikaragarria pairatutakoa gainditzeko, bere semeen itxaropenak...

Arreta handiz segitu nituen bere azalpenak, miretsita bainengoen gorrotatzen bide ninduen pertsona baten aitortza aditzen. Segituan, alkoholak ematen digun jatortasunaz, aipatu zidan txikitatik inbidia ninduela kiroletan eta harremanetan nuen arrakastagatik. Bere miresmena onartzeaz gain, urtetako jokabide zakarraren errua egotzi zion istripuak gogogabeturiko izaera gaixoari.

Zur eta lur entzun ondoren, elkarrizketa segitu genuen. Argi eta garbi azaldu nion nire sorpresa bere hitz zein kontakizunengatik, bere arima agertu izanagatik eta gonbidapenagatik. Agurtzean, pentsakor gelditu nintzen; zenbaitetan hitz egiten ez diguten ustezko etsaiak arima gaixo gupidagarriak baizik ez dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!