Eusk ahaldun gaitezen!

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Irigoien 2015ko ots. 26a, 16:43

Urepeletik Ibaizabalera;
elur maluta zurixketatik, itsasadarreko ur uherretara;
mendiko iturri garbietatik, areetako kresal nabarretara,
"ahaldunek" uharka igorriko dute
euskal hatsa garraxi ozena bilakatu arte.

Hamar egunez, "euskahaldunek",
mapa ofizialetatik at dagoen herri baten bizigogoa,
gogobiziz adieraziko dute.

Lasterka ahaleginduko dira lotura ikusezinak ehuntzen,
hala ordokian, nola mendate garaietan;
hala maldan beheiti nola goitiko penditzetan,
milaka kolore biziz eta ehunka oihu alaiz,
herri zahar baten kimu berriek
haien leinua aldarrikatuko dute.

Eta beharrezkoa da, zoritxarrez,
bai-baitago geure hizkuntza gaitzetsiz
geure izaera deusezten duela uste duenik.
Aurten, berriz ere, Korrikak aukera paregabea
eskainiko digu garen herri honen taupada
Euskal Herri osoan senti dadin.

Eusk ahaldun gaitezen!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!