Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Denak pozik?

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2017-04-05 16:00   Iritzia

Aldaketak bi urte

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2017-03-22 15:21   Iritzia

Nafarroako Aldaketa politikoak, maiatzean, bi urte beteko ditu. Hamarkada luzeetan zehar jasan behar izan genituen ustelkeria eta gorrotoaren kontra altxatu, eta erregimena botere-gune nagusienetatik botatzea lortu genuen. Ozta-ozta eta alderdi ultraeskuindar laranja bati esker, baina lortu genuen.

22 hilabete pasa dira eta, gazteen artean, Aldaketaren kontra egitea modan jartzen hasi da. Bi urtetan ez omen da ezer aldatu. Instituzioetara sartu eta boterea eskuratzeak galbidera eraman omen ditu Aldaketaren aldeko indarrak. Sistemari men egin dioten saldu hutsak omen dira.

 

Hitzak.

Diskurtso hauek sare sozialetan zabaltzea hori besterik ez delako: kexa diskurtsiboa.

Baina nekez aldatuko dugu Nafarroa twitter eta facebooken IRAULTZA letra larriz idatziz. Egungoa hobetu daitekeela idaztea erraza da. Nola hobetu daitekeen zehaztea zertxobait konplexuagoa. Zaila dena, ingurua aldatzea da.

 

Nafarroako aldaketak bi hanka ditu aurrera egiteko: herri mugimenduak eta instituzioak. Bi hankek kontraesanak izango dituztela agerikoa da, instituzioek ezingo baitituzte herri mugimenduen eskaera guztiak ase.

Kontraesanak kontraesan, bi hankak pertsona berdinarenak direla ezin dugu ahaztu. Aldaketaren bidean aurrera egin nahi badugu biak beharko baititugu. Hanka batekin besteari ostikoak emateak ez du zentzurik. Horrela ez dugu aurrera-pausorik emango.

 

Bi urte hauetan Aldaketarako bideko lehenengo etaparen erdia ibili dugu. Bidea luzea dela? Noski. Helmuga argi badugu, bi hankei bultza egitea dagokigu.

 

Animo eta lanera!

Egia(k)

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2017-03-01 15:48   Iritzia

Medida Por Medida

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2017-02-01 15:33   Iritzia

Identity politics

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2016-12-14 18:30   Iritzia

Zinetika

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2016-11-23 16:18   Iritzia

Chemsex

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2016-10-19 17:39   Iritzia

Iker Moreno: Udamina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2016-09-22 18:41   Iritzia

UZEIren arabera, Udamina uztailaren 23tik irailaren 2ra arte doazen 42 egunei deitzen zaio, hau da, bero handienak egiten dituen urte-garaiari.Hizkuntza askotan Canicula ere deitzen diote eta hitz horrek erroa latinean du: Dies Canicularis. Zakur-egunak.



The yes men

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2016-06-08 17:10   Iritzia

Gràcia eta Grezia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2016-05-25 15:12   Iritzia

Thomas Hauert

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2016-05-11 15:36

Bonbilak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2016-02-26 08:42   Iritzia

#AZTNUGAL kanpaina abian jarri genuenean, tortura jorratu nahi genuela argi genuen. Nola, ordea?

#Aztnugal

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2016-02-10 17:20   Iritzia

Panoptikoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2016-01-13 17:19   Iritzia

Tenis partida

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2015-12-16 16:51   Iritzia