Sirenak

Erabiltzailearen aurpegia Amagoia Gurrutxaga Uranga 2015ko mai. 21a, 11:36

Igogailuan egin dut topo berarekin. Betekada ematen duten kolonia horietakoren bat airean, litro erdi bai gutxienez. Pozik zirudien.

Nondik zatoz? -galdetu dit.
Ni bosgarrenekoa naiz -erantzun diot.
Zureak dira orduan goizero eskaileretan behera buila batean jaisten diren umeak.

Baietz nik. Barre txikia biok. Eta igogailuaren zenbakiei begira geratu gara.

Agur.
Agur, bai.

20 bat segundo. Duela 10 urtetik auzoa duguna lehen aldiz ikusteko. Eta sirenak piztu gabe eraman du anbulantziak.

Bihar ere umeek ez didate sinetsiko, hirugarrenekoan xahar bat bizi dela eta eskailerak builaka ez jaisteko esango diedanean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!