HEGOAK San ferminetan

Erabiltzailearen aurpegia hegoak 2016ko uzt. 5a, 12:22
Aurten experientzia berri bat abian jarri dugu, batez ere jaien ereduaren inguruan ematen ari diren hausnarketak motibatuta, izan ere gure ustez, oso aukera polita da aberastasun pertsonala eta komunitarioa zabaltzeko elkarlanetik, horrela hizpide kritiko eta sortzailea bultzatzeko.

Iruñeko Udalak, Hegoak elkartearekin batera, telefono zerbitzu bat abian jarriko du aurtengo San Ferminetan, jai giroan drogen kontsumoaren inguruan izan daitezken zalantzak argitzeko!

Zalantzarik baduzu nora jo, drogekin erlazionatutako edozein konturekin, hots egiguzu!

Telefonoa 636 924 582 da, eta 22:00 tik 06:00 ra izango duzu erabilgarri uztailak 6 eta 13 bitarte.

Zerbitzu honekin osatzen da Informazio Gunea, uztailaren 11, 12 eta 13an Baratxurien plazan 23:30 - 03:30ra izango duzuna.

Beste festetan bezalaxe, gure furgonetarekin hurbiltzen gara drogekin erlazionatutako arazoen prebentzioan baita hausnarketa zabalduz efektuen, adulteratzaileen eta drogekin erlazionatutako arriskuen inguruan. Gure helburua bait da pertsonekin gogoetan aritzea garapen pertsonalerako baliabideak errazten, erabaki arduratsuen inguruan eta norberak bere burua zaintzeko jarraibideak eskainiz.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!