Uxue Barkosek aldaketaren urteari buruzko hitzaldia egingo du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko mai. 26a, 00:00

Uxue Barkosek ‘Un año de cambio. Aldaketak urtebete’ hitzaldia eskainiko du bihar 19,30etan Pamplona Catedral Hotelean (karpan), sarrera irekiarekin, 2015eko maiatzeko hauteskundeen ondoren bizitako aldaketaren urteurrena dela eta.

Barkosek Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eleduna eta Daniel Innerarity datozen hauteskunde orokorretarako nafar koalizioaren Kongresurako hautagaia izango ditu lagun.

Geroa Baik positibotzat jo du urte honetan zehar Nafarroan bizitako aldaketa, egiten ari diren aurrerapen sozialak direla eta bai eta zerbitzu publikoen aldeko apustua dela eta: “UPNren gobernuen murrizketa urteak leheneratzen ari dira hezkuntza zentro berrien eraikuntzarekin, osasungintzaren hobetzearekin eta egoera txarrenean dauden pertsonentzako gizarteratze errenta berri baten onarpenarekin”.

Koalizioak gogorarazi du beti egin duela “aldaketa bare, lasai eta iraungarri baten” alde bai eta gobernatzeko moduetan aldaketaren alde ere, “toki erakundeen benetako partaidetza sustatuz, Toki Erreformaren gainean sortutako debatean gertatu bezala, bai eta Tokiko Polizien Legean edo Hondakinen Plan Integralean”. “Halaber, gure kezka nagusia langabeziaren aurkako borroka izango zela esan genuen eta horretan gabiltza lanean toki erakundeekin, enpresekin eta sindikatuekin etengabeko kontatuan”, azpimarratu du Geroa Baik.

Geroa Baik gainera bere poza agertu du Exekutiboak UPNren politika sektarioei amaiera eman izanagatik, hainbeste urtez horiekin jardun ondoren Nafarroak bere garapen ekonomiko eta sozialerako aukerak galdu izana eragin baitu, aurreko agintariek zuten euskaltasunaren aurkako jarrera dela eta: “Hau aldatzen ari da Nafarroa euroeskualdera berriro sartuz edo Bruselako bulegoa berreskuratuz, horren emaitzak europar proiektuen bidez lehenbailehen ikusiko ditugula espero dugularik, Europako finantzaketa lortuz edo ETEE, enpresa eta autonomoentzako  Europak eskaintzen dituen nazioartekotze aukerekin”.

Alde negatiboan, Geroa Baik azpimarratu du PPren Gobernuak bere politika berzentralizatzailearekin tematurik jarraitu duela Foru Legeei Auzitego Konstituzionalean helegiteak jarriz. “Halaber, Madrilgo jarduneko gobernuaren bitartekotasunak Nafarroarekin akordioetara iristea eragozten ari du; eta gure etorkizunerako Hitzarmen Ekonomikoa bezalako gai garrantzitsuen negoziaketa ere galarazten ari du”, gaineratu du koalizioak.

“Elkarrizketa, negoziaketa eta akordio askoren urtea izan da zalantzarik gabe pasa den maiatzaren 24tik hona; alderdi politiko ezberdinen arteko desadostasun normalak izan dituena, eta Barkosen Gobernua deskalifikatzeko kortesiazko lehen 100 egunak betetzeari itxoin ere egin ez zion oposizio bati aurre egin behar diotenak”, amaitu du. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!