UDAL PROGRAMAREN ARDATZAK

Erabiltzailearen aurpegia Izquierda Ezkerra 2015ko mar. 27a, 10:26
Iruñerako defendatzen dugun hiri-ereduan, herritarrek iritzia emateko eta erabakitzeko eskubidea erabil dezakete, informazio guztia eskura izan dezakete eta udala zintzoa eta gardena da, ustelkeriari aurre egiteko.

1.- UDAL ZINTZOA, PARTE HARTZEN DUENA, GARDENA ETA ERAGINGARRIA

 

Iruñerako defendatzen dugun hiri-ereduan, herritarrek iritzia emateko eta erabakitzeko eskubidea erabil dezakete, informazio guztia eskura izan dezakete eta udala zintzoa eta gardena da, ustelkeriari aurre egiteko.

 

Udalak finantzazio nahikoa du, parte-hartzean eta Nafarroan bildutako zergen banaketaren bitartez, eta eragingarritasun eta kalitate irizpideak ezartzen ditu; zerbitzuak hornitzerakoan udal honek gauza “sozialetan” eta “publikoetan” pentsatzen du. Eta zerbitzu publiko horiek pertsona behartsuenak kontuan hartzen ditu.

 

Udalak elebiduna izan behar du, euskara ondasuntzat eta herriaren komunikaziorako tresnatzat jotzen duena, euskara zaintzeko eta bultzatzeko beharrezkoak diren akordioak sustatzen dituena, edozein ideologia eta alderdikeriaren gainetik.

 

Izquierda – Ezkerran, balore demokratikoetan sendotasunez sostengatzen den Hiritarrak Babesteko Zerbitzua garatzeko apustu egiten dugularik, bere oinarrizko ekintzak herritarren zerbitzurako bokazioa da, hurbila eta prebentzioan oinarrituta.

 

Laikotasunak udal demokratikoaren ezaugarria izan behar du, herritarrek sinesmen pluralak baitituzte. Hots, herritar guztionak diren hiri-aferetan aritzen den udala.

 

Hona hemen gure proposamen batzuk:

 

Administrazio zintzoa eta gardena

 

1-    Alkate, zinegotzi eta goi-karguentzako etika-kodea, bateraezintasun zorrotzak ezartzen dituena. Kargu bakar bat pertsona bakoitzeko, eta soldata bakar bat kargu bakoitzeko. Ezin dira opariak jaso. Protokolorako eta ordezkaritzarako aurrekontua ahalik eta gehien murriztu, ezinbestekoak diren gauzetarako soilik.

 

2-    Udalaren erabateko gardentasuna. Udal kontuei buruz informazioa jasotzeak bermatuta egon behar du, eskubide demokratikoa delako eta ustelkeriari aurre egiteko konponbidea delako. Kontratu, hitzarmen, diru-laguntza eta faktura guztiak webgunean jarri behar dira, baita kontratatzeko jarraitzen den sistema ere.

 

Herritarren parte-hartzea

 

1-    Aurrekontuak eratzeko prozesua parte-hartzean oinarrituta egotea.

 

2-    Herritarrei zuzeneko kontsultak egitea hirian nahiz bere auzoetan eragina duten proiektu guztien inguruan.

 

3-    Auzo Batzordeak martxan jartzea, informatzeko, kontsultak egiteko, erabakiak hartzeko ahalmena dutenak, eta funtzionatzeko eta proposamenetarako diru-hornidurak dituztenak.

 

4-    Hiriko Batzorde sozialaren sorrera, hiriko auzo-elkarte, elkarte sozial, ekonomiko eta profesional garrantzitsuenek osatuta, hiri-proiektu handien, Udal-planen eta abarrekoen inguruan nahitaezko txostenak egiteko funtzioa izango duena.

 

 

Finantzazioa

 

1.- Iruñeko Izquierda-Ezkerran, Nafarroan udal-plataforma bat sustatzeko konpromisoa hartzen dugu, Nafarroako zergen banaketa orekatuagoa eta bizkoagoa izan dadin, zerbitzuak era autonomoan ematen direla bermatzeko.

 

2.- Eragingarritasun sozialeko irizpideak ezartzea (ekonomikoez gain) udal-gastuen aurrekontuak betetzerakoan.

 

3.- Hutsik dauden etxebizitzengan zergak aplikatzea, alokairuaren merkatua handitzeko.

 

 

Kalitatezko zerbitzu publikoak

 

1.- Izquierda – Ezkerrak zerbitzu publikoen kudeaketa zuzena eta parte-hartzailearen babeserako konpromisoa hartzen du, herritarren parte-hartzea sustatzeko behar diren mekanismoekin. Zuzenean kudeatzerik ez dagoenean, orduan, zerbitzu publikoak esleitzeko unean, ekonomia sozialeko enpresei, irabazi asmorik gabeko erakundeei edo langileen kooperatibei lehentasuna emango zaie, batez ere helburutzat laneratzea dutenei.

 

2.- Zerbitzu Publikoen Prestakuntzan Kontrolerako Araudia eratzea, Iruñeko herritarrek zerbitzu, programa eta prestazio horien bermea izan dezaten, beren oinarrizko eskubideei erantzun emateko.

 

Hiritarren Babesa

 

 1.- Benetako Udaltzaingo eta Hiritarren Babesa garatzea, balore demokratiko sendoenetan oinarritutako irizpideekin. Udal guztietako ardurazko karguak merezimendu-lehiaketaren bidez izendatzea.

 

2.- Agenteentzako etengabeko prestakuntza-plana lantzea; bereziki gaitasun sozialetan, herritarrarekin harremanean, gutxiengoen eskubide eta tratamenduan, jarrera arrazista eta xenofoboen ukapenean eta abarrekoetan arreta jartzen duena.

 

Euskara

 

1.- Hirian Euskararen erabilera sustatzen duten elkarteek osatuko luketen Euskararen Partaidetza Batzordearen sorrera

 

2.- Euskararen Ordenantza zorroztasunez betetzea, eta Euskararen sustapenean hobekuntza lekarkeen erreformaren proposamena. Hiriaren Kale-izendegia Elebiduna onartzea.

 

Laikotasuna

 

1.- Udalak ez du ekintza erlijiosoetan parte hartuko, beren sinesmenak edozein badira ere, edozein erakunde publikok beharko lukeen laikotasunari arraiki; aldi berean, sinesmen erlijioso guztienganako errespetua mantenduko da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!