Agur Antonio

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2016ko aza. 28a, 13:13

Antonio Oloriz hil da. Urteetan Xabier karrikako harakina izandakoa. Bere dendara bertaratzen zirenen entzule arretatsua, elkarrizketatzaile zirikatzailea, tratu adeitsua ematen zekiena, eguneroko kontu txiki eta ilunetan atsegintasuna jartzen zekiena. Alde zaharreko bizikidetzan ezinbesteko beste bat izan da.
Inoiz ez dugu bere izena ikusiko kale, kiroldegi, plaza edo kultur etxeetan. Klase kontua da. Sehaska apalean jaio zen. Auzoko langile batek -berdin harakin, liburu saltzaile edo okina izan- ez du horretarako eskubiderik. Ez zen arkitekto, bankari, elizgizon edo eliteetara emandako idazle edo margolaria.
Zenon Zitiokoak esaten zuen tenpluak eraikitzea jainkoak goresteko ez zela zuzena, gorentasuna inteligentzian gorde behar zela. Epifaniok horrela jasotzen du bere pentsamendua. Estobeok ideia borobiltzen du esanez Zenonek aldarrikatzen zuela hiriak biztanleen bertuteen bidez edertzen direla eta ez monumentu oroigarriak eraikitzen direlako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!