Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Korrika ezin bada, oinez

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2017-04-06 11:41   Iritzia

Azken urte eta erdian, nafar euskaldunok ohiko bide malkartsua utzi eta erosoago ibili gara, agintarien babesa sentituz. Baina ez pentsa korrika hasteko moduan gaudenik: oinez gabiltza, poliki-poliki.

Eta gauzak zer diren: batzuk aztoratuta dabiltza erosoago ibiltzeko aukera ematen zaigulako.

Jesus Atxa zenak asko zekien euskaldunen bide estuez. Eusko Ikaskuntzak omenaldia egin zion egunean, ondoan zuen Miguel Sanz presidentea. Garai hartan, autobide zabalak egiten ziren Nafarroan. Atxak presidenteari zuzenduriko mezu bat azpimarratu zuen hitzaldian: “Euskaldunok ere bide zabalak behar ditugu gure lurraldean eroso ibiltzeko”.

Korrika badator, igandean helduko da Iruñera. Eta hemengo karriketan zaila izanen da korrika egitea, jendetza elkartuko delako. Azken urte erdian bezala ibiliko gara, beraz: oinez, baina aitzina beti… gu erosoago ikusiz aztoratzen direnen zikoizkeriari kasurik egin gabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa