Trump eta Nixon

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2016ko aza. 17a, 12:21

Ameriketatik gauza onak ere jasotzen ditugu.

Begira zer dioen Peter Eisner kazetari amerikarrak: “Kazetaritza berriaren xedea betikoa da: agintarien gezurrak salatzea“.

Azken egunetan, Katharine Grahamen memoria liburua irakurri dut. Graham The Washington Post egunkariko editorea izan zen. Bed Bradlee zuzendari mitikoarekin elkarlanean aritu zen hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan.

Biek Nixon presidentearen gezurrak salatu eta, azkenean, dimitiarazi zuten. Watergate auzi ospetsuaz ari gara, noski.

Atzean, lan serioa zegoen, auzia ikertu zuten Carl Bernstein eta Bob Woodward kazetarienganako konfiantza eta gizartearen alde lan egiteko gogoa.

Horri profesionaltasuna esaten zaio, eta zerbitzu publikoa: kazetaritzaren oinarri nagusiak, oso ahantziak, egunero frogatzen dugun bezala.

Trump eta Nixon. Errepublikanoak biak, gezurtiak. Trumpen ibilbidea ezagututa, presidente berriak ere izanen du Watergate auziren bat, berandu baino lehen. Orain hori salatzeko prest dagoen kazetaria besterik ez da behar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!