Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Mariarik ez

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2017-04-12 10:48   Iritzia

Uxue Barkosen Gobernuak Hezkuntzatik egin du herren. Ez zen gozoki goxoa Jose Luis Mendozak duela bi urte ahoratu zuena. Gutik uste genuen hain ozpin gertatuko zitzaionik. Minak eta miñak nonahi. Herentzia ustelak araudian eta plantillan. Ustezko lagunak etsai, eta ustezko etsaiak etsaiago. Kontseilariak deskubritu du nerabeak ikaszaletzea baino gaitzagoa dela proiektuak abiatzea. Saltzaile bokaziorik ez zuen, eta politikan gauzak saldu behar direla berandu ikasi du Mendozak. Oposizioa berarekin ankertu da, ezker eta eskuin kolpatzen den punching ball-a.  Sailik zailena bilakatu zaio Hezkuntza, Barkosi. Egoera eramanezina bilakatu den arte. Ea Solana ez dagoen hain bakarrik. Inolako mariarik ez, Mariarendako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa