Gehigarri Nafarra

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2015ko mar. 10a, 12:59

Egunez egun lehen orrialdeen hiru laurdena betetzeko adina ematen du Osasuna aferak. Eroskeria, lagunkeria, ustelkeria, iruzurra… egunez egun jakiten direnek are gehiago loditzen maldan beheiti abiatutako pilota. Eta hura, jira eta bira, gero eta lasterrago, parean harrapatzen duen guztia suntsitzen. Nafarroan azken hiru hamarraldi hauetan gertatu denaren metafora perfektua gertatzen ari da gure futbol talde eria: botere politikoa eta ekonomikoa eskutik helduta, giza espeziearen arra ergeltzeko asmatu den ikuskizun perfektuenaren alde. Bai, futbolaren mundua oroz gain ustela da, hemen eta Madagaskarren. Gehigarri nafarra: lehenbizikoen parean egon nahi obsesiboa eta ustelkeria kudeatzeko ere modu negargarri eta txapuzeroak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!