'Iruñea after Barcina': aldaketa ospatzeko jaialdi handia, igandera arte

Erabiltzailearen aurpegia Entzun.com 2015ko mai. 28a, 06:59

'New Orleans after Katrina' sona handiko elkartasun jaialdia egin zuten, hurakanak Estatu Batuetako hego aldeko hiria txikitu zuelarik. Jaialdi hurangogoan, gaurtik igandra, Barcina hurakana jada joana dela ospatuko dute Iruñean.

Ospakizun handi bat egingo da Iruñean maiatzaren 28tik 31ra. Musika beltzak hiriko kaleak eta zenbait gune hartuko ditu, "Iruñea After Barcina" lelopean beste hiri baten aldeko aldarria festa giroan egin eta ospatzeko: Iruñea Nola? Fest.

Sarreran aipatu dugun igandeko desfile handiaz gain, hainbat ekitaldi izanen dira gozagai: disko jartzaileak, Interstellar Sound System-a, Non da Blues, Sustraian Records-eko ahotsik ederrenak (Nerea Erbiti, Iseo...), Cabezafuego...

"Orleans Berrian New Orleans After Katrinaospatu zuten, guk geure Iruñea After Barcina izango dugu. Hemen, han bezala, urakanak atzera egitean jendeak aurrera bultza egiten du"

Autogestioaren bidez, parte hartze kolektiboa da antolatzaileek sustatu nahi dutena: "Gure asmoa ez da ikuskizun bat proposatzea, baizik eta guztiok parte hartuko dugun topaketa bat; musika, estetika berriak eta parte hartze kolektiboa batuko dituena", adierazi dute.

Kaleak hartu nahi dutuzte, espazio publikoen erabilera aldarrikatu, hiri berri baten aldeko baieztapen politikoa eginez. "Orleans Berrian New Orleans After Katrina ospatu zuten, guk geure Iruñea After Barcina izango dugu. Hemen, han bezala, urakanak atzera egitean jendeak aurrera bultza egiten du".

EGITARAUA

OSTEGUNA 28
21:30etan, Garazi taberna

*** Cabezafuego meets Iruñea Nola? Brass Band


OSTIRALA 29

21:30etan, Jazar (Arostegi etorbidea, 2)

*** Sustraian Records Review

Mighty Marti
The Sustraians
Iseo
Nerea erbiti
Ohiana Afu
Miri Mitu
Irakur Zakur
*** Interestellar Sound System
Charlie Mondadientes
Reimy 
Dodosound

LARUNBATA 30

19:00etan, Zabaldi

*** Sustraian DJ-k
*** Non da Blues


IGANDEA 31

11:00etan, Kalejira Jito Alai pilotalekutik Arga ibairaino
*** Desfilea + Piknika Iruñea Nola Brass Band taldearekin

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!