Inbertsioak eta hobekuntzak udalaren kirol instalazioetan

Erabiltzailearen aurpegia Eguesibarko Udala 2015ko mar. 31a, 00:30

Heldu diren hilabeteetan Udalaren kirol instalazioetan inbertsio, hobekuntza eta egokitzapen batzuk eginen dira indarreko araudia bete dezaten.

INSTALAZIOAK

 Eguesibarko Udalaren eta instalazioak kudeatzen duen Gesport SL enpresaren arteko hitzarmen ekonomikoari esker eginen dira moldaketa horiek.  Abonatuen sosa baliaturik eginen dira inbertsio horiek, eta instalazioetan berriz inbertituko da.  Inbertsio horien bidez, esaterako, Eguesibarko Kiroldegiko aldagelak modernizatu ziren 2012an.
Inbertsioen helburua da kirol zerbitzu hobea ematea.

Hona hemen heldu diren asteetan eginen diren hobekuntzak:

Eguesibarko Udal Kiroldegia
ACS metagailuak aldatzea, indarreko araudia bete dezaten.
Polea gurutzea eta jardueretako bankua erostea muskulazio gelan erabiltzeko.
Sarrigurengo Kirol Hiria
Padel pistetako belarra aldatzea (gaur, martxoaren 26an, hasi dira lanak)
75”-ko pantaila eta Blue Ray erostea 1. salan jartzeko.
Berdegunean haurrendako parkea jartzea.
Ekipamendurako aldamioa jartzea muskulazio gelako terrazan Crossfit egiteko.
Spinning egiteko bi bizikleta erosi muskulazio gelarako
Tonifikazio materiala erostea muskulazio gelarako
Hobekuntza horiek instalazioko zuzendaritzak proposaturik egin dira, instalazioaren emaitzen kontura, eta Eguesibarko Udalaren Kirol Batzordearen oniritzia jaso ondoren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!