MUTUALITATEA ALA SISTEMA PUBLIKOA? ERREFERENDUMERA.

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2015ko mar. 27a, 10:08

Iruñeko Udaleko langileok erreferendum bidez hautatu beharko duten aukera da hau: Mutualitatea ala sistema publikoa, lan/profesional izaerako gertaerak estaltzeko (lan istripuak eta gaixotasun profesionalak).

Apirilaren 23an eginen den erreferenduma, Iruñeko Udaleko sindikatu guztiek bultzatuta, Langile Batzordeek (CCOO) izan ezik (ekimenetik kanpo geratzea erabaki baitu). Galdera erraz batekin: Laneko gertaeren estaldura mutualitate batek egitea nahi duzu ala sistema publikoak?

Asanbladan azaldu denez, Mutuak enpresarien elkarte pribatuak dira, diru publikoa erabiltzen dutenak (Gizarte Segurantzako Diruzaintzarena). Enpresarien elkarteak izan arren, beren langileen osasuna ukitzen duten aferez arduratzen dira.

Iruñeko Udala Mutua Navarraren barruan dago. Mutua horren bazkide sortzailea da. Gaur egun, laneko gertaeren estalduraz arduratzen den mutua da.

Profesional izaerako gertaeren estaldura mutua batekin kontratatzea nahitaezkoa ez dela oroitarazi nahi dugu (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra, ekainaren 20ko 1/1994 DL).

LAB, CSIF, APM, UGT, ELA, SIPL, SPMP eta AFAPNA erreferendum honen sindikatu deitzaileok langileon osasuna bermatu nahi dugu eta irmoki sinesten dugu publikotik estaldura hobea ematen dela.

Udal plantillari galdetuko diogu gurekin ados dagoen; hau da, Mutua barruan segitu nahi duen ala, aitzitik, osasun publikoaren alde egiten duen. Uste dugu horrelako garrantziko erabakiak hauxe behar duela: Ukitutako pertsona guztiek honen inguruko iritzia ematea.

Osasunarekin ez da jolasten. Gure osasuna esku onetan egotea nahi dugu eta gure eskubideak errespetatuak izatea. Etorkizunean, gu eta gure sendiak, aktiboan egon ala ez, bermedun, unibertsal eta dohainikoa izanen den sistema publikoan egotea nahi dugu. Irizpide ekonomikoek gidatuta ez, baizik eta gure ongizatea helburu nagusia izanen duena.



Publikoa, nahi bada, funtzionatzen duelako.



SISTEMA PUBLIKOAREN ALDEKO BOZA EMAN EZAZU.



2015eko APIRILAREN 23AN, ERREFERENDUMA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!