EHNE: "Nafarroako Gobernuak babesik gabe utzi ditu uholdeek laboreetan eragindako galerak"

Erabiltzailearen aurpegia EHNE 2015ko mar. 12a, 19:18

Urak azpiegituretan eragindako kalteak finantzatzuko ditu soilik Gobernuak. Honetaz gain EHNEk eskatu dio uholdeek kaltetutako lur eremuaren datua zuzentzeko: ez dira 6.735 hektarea, 16.000-18.000 baizik.

Nafarroako Gobernuak atzo iragarri zuen neurri-multzoaren arabera, azpiegitura publiko eta pribatuetan urak kaltetutako %100 babesturik geldituko da. Datu hau baikortzat jo du EHNE nekazaritzako sindikatuak. Hala ere, sektorearen aldarrikapen nagusia; hau da, laboreetan izandako galerak babestea,- aseguratuak dauden ala ez kontuan hartu gabe-, kanpoan gelditu da.

Nafarroako Gobernuaren erabaki hau eta Aragoiko Gobernuak iragarritako neurriak oso bestelakoak dira xehetasun honetan. Izan ere, kalte-ordainak aurreikusten dituzte aseguru-poliza kontratu dituzten onuradunentzako, eta xehetasun honek ez du modu bakarrean mugatzen kalte-ordainen garrantzia.

Hala ere, benetan harrigarria dira atzo Nafarroako Gobernuak emandako zenbait behin-behineko datu.  Lehenik eta behin, kaltetutako azalera. Izan ere, Gobernuaren arabera, 6.735 hektarea izan dira kaltetuak. Aldiz, EHNE sindikatuak, herriz-herri, jasotako datuen arabera, 16.000-18.000 hektarea lirateke. Emandako bi kopuruen arteko alde izugarria ikustean Nafarroako Gobernuarekin harremanetan jarri zen atzo EHNE emandako azalera nola kalkulatu zuten galdetzeko. Beraz, Gobernutik esan zutenaren arabera, martxoaren 2an egindako hegaldian ateratako ortofotoaz kalkulatu zuten. Hots, uholdearen gehienezko muturra Erriberara ailegatu zenetik hiru egunetara, otsailaren 27aren arratsaldean ailegatu baitzen ura maila handienera.

EHNEk zalantzan jartzen du ere aipatu ortofotoan Erribera Garaian eta Erdiko Zonaldean kaltetutako hektareak sartu dituzten. Izan ere, azken uholde honetan zonalde hauetan kalte txikiagoak izan dituzten, urak aurreko jazoeretan hautsitako motak edo hormak konpondu baitzituzten.

Datu iraingarriak

Hala eta guztiz ere, nekazaritzako aseguruen datuak dira benetan iraingarriak, esaten baitute Nafarroako ekoizpenaren %90 aseguratuta dagoela. Datu hauekin, iritzi publikoa nahasten dute eta kaltetuei begirunea galtzen diete. Publikatu behar zituzten datuak beste batzuk ziren. Hain zuzen, urak hartutako eremuan, otsailaren 27an, aseguru-polizak indarrean zituzten labore hektarean kopurua, az baitira %15ra ailegatzen, EHNEek jaso duen informazioaren arabera. Hain zuzen, hementxe doaz datu batzuk: Erribera Garaian (VI eskualdea) eta Erribera Baxuan (VII eskualdea) luzerna lantzen diren 5.500 hektareatatik, soilik eremuaren %1,96 aseguratuta dago; zainzuria lantzen duten 450 eta orburuen 1.200 hektareak baturik, eremu honetan guztian aseguratutako azalera soilik %7koa da. Are gehiago, ureztatzen diren kaltetutako lurretan lur zuria da nagusia garai honetan, beraz, argi eta garbi, segururik indarrean ez dutelarik, non udaberri-udako laboreak jarriko diren.   

Hau guztiak pentsarazten digu sektorean, uholde honek izan duen eragina gutxitu nahi dutela. Kaltetuek jasan behar izan dugun politikoa-mediatikoa ikuskizunaren ondoren: bisitari entzutetsuen aginduen ondoren, ibai ertzean egindako argazkiak, uholdeak historikoak, ez ohikoak eta apartekoak izan direla entzun ondoren, hitz hauek guztiak adarjotzea dira. Errealitate gordina da nekazari nafar askok galera oso nabarmenak izango dituztela beraien ekoizpenetan, espero zuten baino larriagoak izango direnak egunotako tenperatura altuak direla eta. Gainera, hauek guztiak ez dute babesik izango larunbatean kaleratutako Errege Dekretuan ezta Nafarroako Gobernuak atzo iragarritakoetan.

EHNEk Nafarroako Gobernuko Landa-Gunea Garatzeko saileko arduradunekin bilduko da astelehenean eta bertan Gobernuak aurreratu dituen datu okerrak zuzentzeko eskatuko die, baita proposatutako zenbait neurrien gaitasuna ere handitzea. Gainera, bilera ondoren, Gobernuak kaleratuko dituen neurrien xehetasun handiagoko balorazio teknikoa egingo gu EHNEK.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!