"Hizkuntza aktibismoa" tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Herrian Euskaraz 2016ko ots. 1a, 12:41
Norbanakoon hizkuntza jokabidean aldaketak eragiteko baliabideak jaso eta kolektiboki praktikan jartzeko bidea zabaldu nahi digun tailerra dugu. Otsailaren 12an eta 13an burutuko da Txantreako Auzotegi Kultur Etxean eta TELP ikastaroen sortzaile den Gemma Sangines izango da saioaren gidaria

Euskal Herrian Euskarazek (EHE), Gemma Sanginesekin elkarlanean, sortu ditu tailer berri hauek. Lau saio iragarri zituzten iragan astean Altsasun egin zuten agerraldian, eta bertan egin da lehenengo saioa. Iruñeko Txantrea auzoan eginen da bigarrena eta, izena emateko, hurrengo urratsak jarraitu behar dira:

  1. Tailerra otsailaren 12an (ostirala) eta 13an (larunbata) izango da, 18:00etatik 21:00etara eta 10:00etatik 14:00etara, hurrenez hurren, Txantreako Auzotegi Kultur Etxean.
  2. Plaza mugatuak dira (25 lagun, gehienez).
  3. Txantreako auzokideek izanen dute lehentasuna izena ematerako orduan. Arrazoia zera da: plaza mugatuak izateaz gain, tailerren ostean garatuko diren talde dinamikak sortzeko (edo indartzeko) asmoa dago, eta beraz, elkarren arteko hurbiltasuna komeni da. Honekin batera, ostiraleko zein larunbateko saioetan parte hartzea beharrezkoa da.
  4. Otsailaren 10ean amaituko da izena emateko epea.
  5. Txantrea@euskalherrianeuskaraz.org helbidera idatziz edo Auzotegi Kultur Etxera (Etxarri-Aranatz kalea, z/g) bertaratuz izena eman ahal da, zerrendan sartzeko.
  6. Izen-ematea amaitzeko, 10€ ordaindu beharko dira (tailerraren matrikula eta larunbatean eginen dugun bazkaria barne).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!