Garesen ekimena egin dute "Udalak eta biok, euskaraz" aldarrikatuz

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Herrian Euskaraz 2015ko api. 30a, 16:29
Gaztelera hutsean zeuden seinaleak kendu eta udalaren atarian utzi dituzte.

2014ko ekainaren 20an, “Udalak eta biok euskaraz” dinamika jarri zen abian Gares-en.  Helburua, "euskaraz bizi bidean udala eta herritarren arteko harremana euskaraz izatea".

Ordutik hona, herriko hainbat eta hainbat euskaldunek honako hiru eskaera luzatu dizkiote udalari:

- Etxean,kalean zein udalean herritarrok jasoko ditugun paper, ohar, bando, inprimaki, publizitate euskarri, lanpostu deialdi eta abar guztiak euskaraz izatea.

- Udalean bertan zein udalekoak diren eraikin eta espazio orotan euskaraz artatua izatea (igerilekuan, musika eskolan,  turismo bulegoan…).

- Udalarenak diren eraikinen barnean zein kaleetan zehar udalak kokatutako plaka, seinale, edo bestelako euskarriak euskaraz izatea.

Ia urte bete pasa den honetan, udalak oraindik ez du erantzun, "herritarren eskaeren aurrean entzungor  jarraitzen du".

Hori horrela, Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak "udalaren arduragabekeria eta euskaldunokiko begirune falta salatu du" udalaren aurrean egin duen ekimenarekin. Garesen  euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu nahi izan dute.

 

http://www.euskalherrianeuskaraz.org/udalak/1782/Garesen_ekimena_egin_dute_%22Udalak_eta_biok_euskaraz%22_aldarrikatuz/

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!