Joanes Illarregi leitzarrak irabazi du Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Bertsozale Elkartea 2015ko api. 25a, 17:25

Ostiralean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean jokatutako Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 29.edizioan, Joanes Illarregi izan da lehen aldiz txapelduna.

Guztira zortzi bertsolari gaztek hartu zuten parte: Manex Mailharin (Berriozar), Xabat Illarregi (Leitza), Joanes Illarregi (Leitza), Maddalen Lopez (Lesaka), Ekhiñe Zapiain (Bera), Iratxe Muxika (Lesaka), Idoia Granizo (Altsasu) eta Ekain Alegre (Altsasu).

Saioko lehen fasea zortzi bertsolariek egin ostean, Maddalen Lopez, Xabat Illarregi, Joanes Illarregi eta Manex Mailharinek jokatu zuten bigarren fasea. Azkenean Joanesek jantzi zuen Nafarroako bertsolari gazteen txapela eta Maddalen Lopez lesakarra berriz, bigarren sailkatua izan zen. Biek ordezkatuko dute beraz Nafarroa, datorren ekainaren 27an Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!