2016/11/02 18:00

Euskararen normalizazioa eta migrazioa eta kultura-aniztasunaren kudeaketa

Euskararen normalizazioa eta migrazioa eta kultura-aniztasunaren kudeaketa
Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Ada Byron aretoa), Ezkabapea Berriobeiti

Nafarroako Ondare Materiagabearen Artxiboaren Katedrak antolatutako Lehen Hitzaldi Sorta eta Formakuntza Mintegia. HIZLARIA: MARIO ZAPATA (SOZIOLOGOA). NON: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA (ADA BYRON ARETOA). XXI. mendearen fenomeno berri bezala agertzen da gurean migrazioarekin loturiko kultura-aniztasuna. Eremu ezberdinetik azter daiteke fenomeno hau: ikuspegi sozial, kultural, ekonomiko zein politikotik. Euskararen normalizazioa delakoa ere interakzioan sartzen da aipatutako fenomenoarekin. Hori da, hain zuzen ere, hitzaldi honetan jorratzen den gaia, nola kokatzen den migrazio eta kultura-aniztasunaren kudeaketa gutxiagotutako hizkuntza baten normalizazioan. Hizlariak, gaia bere orokortasunean kokatzeaz gain, ikerketa aplikatu zehatz bat ere aurkeztuko digu, migratzaileen harrera prozesuan egiten den hizkuntzen trataeraren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!