Euskara naziogintzan non kokatu eztabaidagai Katakraken

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko eka. 25a, 08:36
'Jakin' aldizkariko Lorea Agirre eta Xabier Eizagirre. 'Herria, nazioa, estatua... eta euskararekin zer?' monografikoaren aurkezpenean. Andoni Canellada / Argazki Press

Gaur eta bihar Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian jardunaldiak izango dira Iruñean, UEUren eta Jakinen eskutik. BERRIAk streaming bidez zuzenean eskainiko du jardunaldi osoa.

oizeko 09:00etan hasiko dira Iruñeko Katakrak-enEuskara, estatugintza eta naziogintzaren erdianjardunaldiak. Joxe Azurmendi pentsalari eta idazlearen sarrera hitzaldiak emango die hasiera jardunaldiei. BERRIAk streaming bidez zuzenean eskainiko ditu jardunaldiak, osorik.

UEUk eta Jakin aldizkariak elkarlanean antolatu dituzten jardunaldiak dira, Herria, nazioa, estatua... eta euskarekin zer?izenburupeko azken Jakin-en zenbakiak jaso dituen hausnarketekin segitzeko helburuz.

Azken urteotan pil-pilean dagoen eztabaida bati eskaini dio aldizkariak azken zenbaki hori: euskaraz eta naziogintzaz ari baitira Alaitz Aizpuru, Haritz Garmendia, Koldo Izagirre, Unai Apaolaza, Joxe Manuel Odriozola, Jule Goikoetxea, Eduardo Apodaka eta Idurre Eskisabel. Horietako askok hartuko dute parte bihar hasiko diren jardunaldietan.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!