'Nafarroako Hitza'-k webgune berritua du

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko api. 23a, 19:39

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean ari dira aurkezten. Nafarroako astekariak hiru mahai inguru antolatu ditu maiatzeko bozei begira, eta politikakoan EH Bildu, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Ezkerrako hautagaiek parte hartuko dute.

[Albistea Berrian]

Beste pauso bat eman du Nafarroako Hitza-k. Webgune berritua aurkeztu du arratsaldeko zazpietan, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean (Antsoleaga karrika, 9), horren bitartez paperean egiten duen eskaintza informatiboari sarean behar duen tokia egin eta egunean eguneko albiste gehiago jasotzeko. Aurkezpena irekia izan da, eta han aurkeztu dituzte maiatzeko hauteskundeetara begira Nafarroako Hitza-k antolatu dituen hiru mahai inguruak. Hirurak zuzeneanstreaming bidez emango ditu BERRIAk.

"Nafarroako Hitza-k bazuen webgune bat, baina ez zen batere dinamikoa. Hori aldatzen saiatu gara", nabarmendu du Ion Orzaiz Nafarroako Hitza-ren zuzendariak. Nafarroak etorkizunean dituen erronkak ez dira gutxi ezta txikiak ere izango, eta garai berrien lekukotza eman nahi du Nafarroako Hitza-k. Gizarte eragileen eta herritarren bozgorailu eta kritika gune izan nahi du, eta merezi duen lekua eman nahi dio tokiko informazioari. Paperean eta sarean.

Webgune berritua bisualagoa, ikusgarriagoa eta garbiagoa izango da. Astekariko eduki guztiak sareratzeaz gainera, unean uneko berriak ere aurkituko ditu irakurleak, ikus-entzuneko edukiak ere bai, eta sare sozialetan ere presentzia indartu nahi du Nafarroako astekariak. Horrez gainera, Nafarroako Hitzaelkarlanean arituko da Nafarroako beste hedabide euskaldunekin, lekuko hutsa izan beharrean protagonista izan nahi duelako.

Elkarlan horren isla izango dira hauteskundeen atarianNafarroako Hitza-k, Euskalerria Irratiak eta BERRIAk antolatu dituzten jardunaldi publikoak, kulturaren, euskalgintzaren eta politikagintzaren gaineko hausnarketa sustatzeko eta kazetaritza lana karrikara ateratzeko. Nafarroa Ofizialetik Nafarroa errealera dute izenburuAzken mahai inguruan Hamaika telebistak ere parte hartuko du.

Apirilaren 29anNafarroak euskaraz bizi nahi du solasaldia izango da, Kontseilua, AEK, IKAko ordezkariak eta euskalgintzan diharduten beste batzuekin. Ion Orzaizek berak zuzenduko du.

Maiatzaren 6an, berriz, Kultura: edukiak eta edukiontziakizango dute mintzagai kulturaren esparruko gonbidatuek. Iñigo Astiz BERRIAko kazetariak zuzenduko du.

Maiatzaren 13an —kanpainan, bete-betean—, EH Bildu, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Ezkerrako hautagaiek Aldaketa eraikitzen gaiaz hitz egingo dute jendaurrean. Juan Kruz Lakasta Euskalerria Irratiko kazetariak zuzenduko du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!