Osasunaren zorra berregituratzeko legearen kontrako salaketa, artxibatuta

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko api. 17a, 18:19

Arauaren kontrako salaketa artxibatu du Europako Batzordeak, ez baitu uste Europako Batasuneko zuzenbidearen kontrakoa denik.

[Albistea Berrian]

Nafarroako Parlamentuak 2014ko abenduaren 2an onartu zuen Osasunaren zorra berregituratzeko foru araua. Horren arabera, Nafarroako Gobernuak berme bat eman zion klubari, hamabost urteko epean Osasunak zorrak kitatu ahal izateko.

Nafarroako Gobernuaren neurri hori ikertu zuen Europako Batzordearen Lehiarako Zuzendaritza Orokorrak. Organo horrek, ordea, ebatzi du neurri hori ez dela Europako Batasunaren araudia urratzen duen estatuko laguntza bat, eta beraz, artxibatu egin du ikerketa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!