Hauteskundeak 2015

Aurrez aurreko eztabaida egongo da Araizen eta Esparzaren artean

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko api. 16a, 14:11
Adolfo Arazi EH Bilduko hautagaia eta Jose Javier Esparza UPNkoa. / Iñigo Uriz-Jesus Diges, Argazki Press-Efe

Atzo EH Bilduk egindako eskaintzari baiezkoa eman dio UPNko presidentegaiak.

Adolfo Araizek atzo Burlatan eztabaida egiteko proposamena luzatu zion Jose Javier Ezparzari, UPNko zerrendaburuari. Araiz prest dago “iraganaz, gatazkaren konponbideak eta jarrerez” hitz egiteko, baina baita ustelkeriaz eta kudeaketa ereduaz ere.

Adolfo Araizek baieztatu du gaur eguerdian Ezparzaren baiezkoa jaso duela: "UPNren hautagaiak, Javier Esparzak onartu du nirekin, aurrez aurre, eztabaida bat egitea. Aldaketaren beste pauso bat".

Navarra TV-ko Roberto Camarak egindako eskaerari eman dio baiezkoa berez Esparzak. EH Bilduko iturrien arabera, laster eztabaidatuko dute UPNrekin eztabaidaren tokia, eguna eta telebista katea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!