Hauteskundeak 2015

"Aldaketaren protagonistak" aurkeztu ditu EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko mar. 28a, 16:32
EH Bilduko hautagaiak, gaurko aurkezpenean./ Iñigo Uriz / Argazki Press

Nafarroako Parlamenturako hauteskunde zerrenda "anitza" aurkeztu du koalizioak hedabideen aurrean, "gobernatzeko prest" dagoena.

 
Bi hilabete eskas baino ez dira falta foru eta udal hauteskundeetarako, eta Nafarroan ahoz aho dabil aldaketarako aukera. Aldaketa hori "eraikitzeko", Nafarroako Parlamenturako hauteskunde zerrenda aurkeztu du gaur goizean EH Bilduk, Iruñean egindako ekitaldian. Adolfo Araiz abokatu eta ezker abertzaleko parlamentari ohia da, jakina zen moduan, zerrendaburua, eta horren atzetik doaz Miren Aranoa (EA), Xabi Lasa (Aralar), Bakartxo Ruiz (Sortu), Maiorga Ramirez (EA) eta Asun Fernandez de Garaialde (Aralar). Osotara, 50 pertsonetako zerrenda aurkeztu du koalizioak, "parlamentutik eta gobernutik Nafarroa berria bultzatzeko". Tartean dira, besteak beste, Dabid Anaut euskal filologoa, Arantza Izurdiaga abokatua, Peio Gurbindo Atarrabiako alkatea ohia, Paula Casares soziolinguista eta NUPeko irakaslea eta Xabier Amoros Donostiako San Telmo museoko teknikaria.

Denen izenean, Adolfo Araiz zerrendaburuak hartu du hitza, eta "aldaketaren protagonista" gisara aurkeztu ditu zerrenda "anitza" osatzen duten pertsonak. Adierazi duenez, EH Bilduk aurkeztutakoa ez da "zerrenda hutsa, eta ez da hutsuneak betetze hutsa". Are, gaur aurkeztutakoak "Nafarroa errotik aldatu eta denontzako Nafarroa eraikiko duten pertsonak" direla adierazi du.

Era berean, "kalea aldaketaz mintzo" den honetan, "zer aldaketa" eta "norekin egingo den" argitzeko beharra nabarmendu du Araizek. Ildo horretatik, EH Bilduren eskaintza azaldu du: "Arlo guztietan sakona eta sozialki konprometitua izanen den aldaketa nahi dugu, eta erregimenarekin zerikusirik izan ez dugunon artean eraikia". Adierazi duenez, EH Bilduk "leihoak ireki eta alfonbrak altxatuko ditu, eta auditoria sozial bat jarriko du martxan, Nafarroan gertatu dena, gure erakundeak nola kudeatu diren eta azken urteetako erabakien erantzuleak nortzuk diren argitzeko". Era berean, Nafarroa "demokratizatzeko" eta fiskalitatea "eraldatzeko" konpromisoa hartu du Nafarroako presidentetzarako hautagaiak. Azkenik, EH Bildu "Nafarroa gobernatzeko prest" dagoela adierazi du, "herritarrek hala erabakiko balute".

Zerrenda osoa

1. Adolfo Araiz 
2. Miren Aranoa
3. Xabi Lasa
4. Bakartxo Ruiz
5. Maiorga Ramirez
6. Asun Fernandez de Garaialde
7. Dabid Anaut
8. Esther Korres
9. Arantza Izurdiaga
10. Jose Mari Blanzako
11. Bikendi Barea
12. Peio Gurbindo
13. Paula Casares
14. Garazi Labiano
15. Tania Arriaga
16. Floren Luqui
17. Eneko Compains
18. Tere Rosano
19. Xabier Amoros
20. Amets Inda
21. Khadim N’Diaye
22. Nekane Perez
23. Carlos Guillen
24. Itsaso Lete
25. Iñaki Astarriaga
26. Leire Morras
27. Kirio Gastearena
28. Garbiñe Bueno
29. Karlos Arellano
30. Zutoia Toral
31. Xebe Txoperena
32. Pepa Pagola
33. Joseba Jimenez
34. Marine Pueio
35. Helena Petri
36. Veronica Ferreira
37. Juan Miguel Zudaire
38. Libe Urroz
39. Pedro Huarte
40. Garazi Urrestarazu
41. Jesus Txasko
42. Arantza Santesteban
43. Andres Etxenike
44. Amparo Viñuales
45. Pedro Romeo
46. Deñe Abuin
47. Patxi Erdozain
48. Amagoia Susperrei
49. Jose Miguel Ondarra
50. Eva Aranguren
Ordezkoak:
1. Patxi Zabaleta
2. Victor Rubio
3. Koldo Amezketa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!