Adingabe bat larri zauritu da lerarekin elurretan zebilela

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko ots. 9a, 10:59
Elurra Mendaur mendi inguruan

Hamahiru urteko mutikoa helikopteroz eraman zuten atzo igandean Iruñeko ospitalera; Ibañetako mendate inguruan hartu zuen min. Berarekin batera 40 urteko emakume bat zauritu zen, arin.

Igande eguerdian izan zen ezbeharra, Orreagako Ibañeta mendatearen inguruetan (Nafarroa). Lerarekin elurretan zebiltzala hartu zuten min 13 urteko mutikoak eta 40 urteko andreak. Bien lerek elkar jo zuten. Kolpearen ondorioz, konortea galdu egin zuen adingabeak. Helikopteroz eraman zuten Iruñeko ospitalera, jada kordea berreskuratuta. Diagnostiko erreserbatua da berea. Emakumea Aurizko mediku kontsultan artatu zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!