Ermitauak bezala bizi, baina cool

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2017ko mar. 27a, 13:13

Egunkari espainiar batek, zeinaren izenaz ez dudan akordatu nahi, "nesting" hitzaren berri eman du joan den astean, esplikatuz tendentzia berria dela, geroz eta jende gehiagok egiten duen zerbait, bizimodu metropolitarraren azken asmakizuna. "Enteratu behar dut honetaz", pentsatu nuen, "bestela desfasatuta geratuko naiz". A ze dezepzioa artikuluan aurrera egin ahala: zer izango "nesting" hori eta, asteburu osoa etxetik atera gabe pasatzea, ermitauak bezala. Geroz eta jende gehiagok egiten omen du. Baina gehienek ez dute egingo artikuluak aurkezten zuen tendentzia cool horri jarraitzeko, beraien bizimodu prekarioaren erruz baizik: kaka zahar bat kobratzeko aste osoa esplotatuta pasa ondoren, agian ez gaude umorez, gogoz eta animoz sosak xahutzeko. Errealitate triste hori tendentzia bihurtu nahi izateak botaka egiteko gogoa eragin zidan akordatu nahi ez dudan egunkari horren gainean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!