Real politik

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2017ko ots. 13a, 13:15

Ezkerreko alderdiko zerrendaburu berriari komunikazio-klase bat eman zioten hauteskundeetarako prestakuntza modura: esplikatu zioten politikan zer esaten den bezain garrantzitsua dela nola esaten den. Gomendatu zioten kalkulatzeko gauzak zein modutan publiko egin. Gogorarazi zioten alderdiak, iraganean defendatutako postura maximalistengatik, ez zeukala fama onegirik hautesle moderatuen artean. Eta "neurri pixka batekin ibiltzeko" aholkatu zioten, bestela azkar putan deituko ziotelako denetik mundu guztiak irakurtzen zuen periodikoan, boto-emaile zentrista gehiago uxatuz. Hori ez gertatzeko, honetan oso irmo aritu zitzaion komunikazio-arduraduna, ez zen komeni hau esatea, ezta hori ere. Eta beste hura, ahazteko, debekatuta zegoela: boterea lortu zuten leku apurretan hura izan zela aurreko bozetan galtzeko arrazoi nagusia. Bide batez, esan beharrik ere ez zegoen, baina debekatuta guztiz zera-ri buruz aritzea mikrofonoak piztuta zeudenean.

Ezkerreko alderdiko zerrendaburu berriak bere apunteei begiratu zien klasearen amaieran. Oraindik garaiz zebilen monoziklo gainean malabareak egiten ikasi eta kanpainako lehen mitinean denak harrituta uzteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!