Ehun urteko haritza ipurditik ebaki dute Txantrean

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Belasko 2015ko mar. 16a, 21:09
Argazkiak: Mikel Belasko

Zuhaitza ez zegoen gaixo, eta Udalak ez du argitu zer dela-eta moztu duen. Zuhaitz Zaharren Lagunak elkarteko kide Mikel Belaskok ekarri du salaketa gure agerkarira.

Ehun urteko haritz bat ipurditik ebakiz. Horrela prestatzen dugu Iruñean udaberria. Horrela ospatzen dugu udaberria Iruñean. Ehun urteko haritz eder bat ipurditik moztu dute gure hirian, nahiz eta horrelako hain ale gutxi izan. Argazkian ikusten denez, ez zuen itxura txarrik, ez zegoen kofaturik, eta kokapena ez zen arriskutsua, oso jende gutxi ibiltzen baita Munduaren Parkeko alderdi horretan. Haritz atlantiar bat zen (Quercus robus), ziurrenik Psikiatrikoa eraiki zen garaian landatua, orain dela ehun urte. Pena handia da horrelako ondare baliotsua modu ziztrin horretan galtzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!