Pedro Atarrabia literatur saria, abian

Erabiltzailearen aurpegia Atarrabiako Udala 2015ko api. 14a, 13:26

Narrazio laburrak abuztuaren 2ra arte aurkez daitezke, euskaraz zein gazteleraz. Hizkuntza bakoitzean, lehen saria 2.500 eurokoa izanen da.

Oinarriak pdf formatuan

1.- Atarrabiako Udaleko Kultura Zerbitzuak “Pedro de Atarrabia” gaztelerazko eta euskarazko kontakizun laburren XXV. Literatur Sariketaren deialdia egin du. Saria 2.500 euro izanen da modalitate bakoitzean.

2.- Nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Lan bat aurkeztu ahalko da gehienez idazleko eta hizkuntzako.

3.- Gaia librea izanen da eta lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute, gazteleraz ala euskaraz idatziak.

4.- Idazlanek 20.000 karaktere izanen dituzte gehienez espazioak barne.

5.- Idazlanaren bi ale aurkeztu beharko dira, plika sistema bidez kartazal itxian. Kartazalaren kanpoaldean honakoa idatzi beharko da: “Pedro de Atarrabia XXV. Literatur Sariketa” eta modalitatea. Honen barnean kontaketaren bi aleak, izengoitiz sinatuta, sartuko dira eta beste kartazal itxi batean, aurrealdean izenburua, izengoitia eta modalitatea idatzita izanen dituena, ondoko datuak erantsi beharko dira: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta NANaren fotokopia edo antzeko frogagiria.

6.- Idazlanak aurkezteko epea 2015eko abuztuaren 2an amaitzen da.

7.- Epaimahaia Rosa Regàs, Fernando Marías, Felipe Juaristi eta José María Romera idazleek osatuko dute

8.- Epaimahaiaren erabakia 2015eko azaroaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Sariak 2015eko azaroaren 30ean emango dira, herriko patroi San Andres egunean.

9.- Kontakizunak ondoko modu hauen bitartez ere aurkeztu ahalko dira:

  • Atarrabiako Kultur Etxean pertsonalki utzita.
  • Posta arruntaz Kultur Etxera igorrita (kale Nagusia 38. P.K. 31610 Atarrabia)
  • Posta elektroniko bidez cultura@villava.es helbidera igorrita, gaian hauxe jarrita: Pedro de Atarrabia XXV. Literatur Sariketa. Bi artxibo erantsi beharko dira: batean kontakizuna Microsoft Word XP formatuan izenburuarekin eta izengotiarekin eta bestean egilearen datuak (5. oinarriak zehazten duen moduan). Titulua kontakizunaren izenburua PLICA hitza ondotik duela izanen da.

10.- Ez da itzuliko aurkezturiko lanen orijinalik zein kopiarik. Ez da partehartzaileekin gutun-harremanik izango.

11.- Atarrabiako Udalak idazlan irabazleak argitaratu ahalko ditu. Hala ere egileak berak ere lan horiek aurrerago argitaratzeko eskubidea izanen du.

12.- Sariketan partehartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!