Iruñeko Katakrak liburu dendak argitaletxea sortu du

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016ko abe. 1a, 18:25
Katakrakeko kide batzuk Donostiako Kaxilda gunean (Arg: Katakrak)

Angela Davisen “Askatasuna, etengabeko borroka bat” eta Srecko Horvaten “La radicalidad del amor” lanekin ekin dio Katakrak-ek liburuak argitaratzeari.   

Argian irakurri

Martxan jarri duen proiektu berri horretan Euskal Herriko eta munduko saiakerak lantzea izango da helburu nagusia. Horrela azaldu dute Katakrak argitaletxeko kideek azaroaren 29an Donostian egindako agerraldian.

Bi liburu argitaratuz ekin diote bideari: Srecko Horvaten “La radicalidad del amor” eta Angela Davisen “Askatasuna, etengabeko borroka bat”. Azken horren aurkezpena egin dute agerraldian.

Azaldu dutenez, munduko mugimendu sozial batzuk aztertzen ditu Davisek liburuan. Tokian tokiko gatazkak beste leku batzuekin konektatzen ditu, munduko hainbat borroka lotuz.  Mugimendu berri batean lotu nahi ditu Davisek Fergusonen zapaltzen diren beltzak, emakume beltzak, langileak, emakume lesbiana beltzak, trans emakumeak, haur palestinarrak, presoak, baztertuak eta pobretuak.   

Liburua kalean dago dagoeneko, eta salgai jarriko dute Durangoko Azokan, The Balderekin partekatuko duten postuan. Horrez gain, Katakrak argitaletxearen aurkezpen jaia ospatuko dute abenduaren 1ean 19:00etan Katakrak liburu dendan bertan.

Erlazionatuak

Katakrak argitaldaria

Euskalerria Irratia 2016 aza 28 None

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!