Aske utzi dituzte Altsasun atxilotutako bi gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016ko urr. 17a, 13:20
Argazkia: Bi atxilotuak askatzearen aldeko mobilizazioa Altsasun. / Ospa!

Larunbat goizaldean atxilotutako bi gazteak aske gelditu da epailearen aurretik pasa ostean. Guardia Zibilak zortzi pertsona gehiago identifikatu zituen atzo, liskarrarekin zerikusirik dutelakoan. 

Bi guardia zibilak eta euren bikotekideak jipoitzea egotzita, bi gazte atxilotu zituzten larunbatean Altsasun. Gertatutakoaren inguruan, bestalde, bertsio ezberdinak daude. Guardia Zibilek azaldutakoaren arabera, zerbitzutik kanpo zeuden Altsasuko taberna batean, 45 pertsona inguruk eraso egin zietenean. Goizaldeko 5ak aldera gertatu zen liskarra, eta guardia zibiletako bati ebakuntza egin behar izan zioten orkatilean.  

Nafarroako Gobernuak irmo gaitzetsi du “guardia zibilek eta euren bikotekideek jasandako erasoa”. Mariano Rajoyk ere elkartasuna adierazi du guardia zibilekin, “zigorgabetasunik egongo ez dela” azalduz. Altsasuko Ospa Mugimenduak, aldiz, Guardia Zibilaren jarrera gaitzetsi eta ondorengoa adierazi du komunikatu baten bidez:

“Atzokoa ez zen egoera isolatu bat izan, berriro ere bi guardia zibil, berriz mozkor, berriz oldarkor… beste behin probokatzen eta gure eremuetan euren inpunitate legalaz harrotzen. Hasi ziren, probokatzen, hasi zituzten bultzadak eta mehatxu gogorrak "te voy a matar" "Te voy a meter un tiro entre ceja y ceja" eta segituan biolentziaren erakustaldia egin zuten, honek ekarri zuen beste guztia.

Inolaz ere ez zen egon emboskadarik, ezta manejatzen diren horda-kopuruak, herritarrak zaurituak izan ziren eta gero etorri zen okerrena:

Herria poliziz bete zen, Guardia Zibila, Foralak…(eta Foralak zer dela eta?) Ba hauek izan ziren atxiloketak burutu zituztenak, bata istiluak gertatu ez ziren beste taberna batetik ateratzen zelarik, bestea komisaldegian, hainbat herritarrekin batera atxilotutakoari elkartasuna adieraztera joan zirenean. Honez gain, bertan zeuden guztiak kolpeak jaso zituzten.”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!