Twitterren “jo eta ke” idatzi zuen: bi urteko kartzela eskatzen dute iruindar batentzat

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016ko ots. 8a, 13:30
Argazkia: Fiskalak "jo ta ke" esamoldea ETAren aldekotzat jotzen du. Irudian, Athletic-eko zaleen pankarta bat, taldea animatzeko esamolde hori erabiltzen duena.

Asteazkenean 23 urteko gazte iruindar bat epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Twitter bidez “ETAren aldeko mezuak” argitaratu zituelakoan.

EFE albiste agentziak zabaldutako informazioan, ordea, ETAren aldeko mezuak baino, beste mota bateko edukiak nabarmentzen dira.

Adibidez, epaituko duten gazteak Ines del Río euskal presoa aske geratu zenean “ongi etorri Ines!” idatzi zuela edo “Euskal Presoak Euskal Herrira” zioen txio bat argitaratu zuela, Askatasuna erakundearen logotipoarekin batera.

Bertxioak ere delitu?

“Jo ta ke” esaldia irakur zitekeen pankarta baten argazkia argitaratu izana da Iruñeko gazteari leporatzen dioten beste delituetako bat, baita Arkaitz Bellon presoaren heriotzaren ondoren “agur eta ohore” esaten zion mezu bat bertxiotu izana ere.

“Terrorismo delituak goratzeko asmo zalantzagabea” ikusi du horrelako mezuen atzean fiskalak eta bi urteko kartzela zigorra eskatzen du gaztearentzat. Hamar urteko inhabilitazioa ere eskatzen du Luis Barroso fiskalak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!