Ez dakite zertan erabili 59 milioi euro balio izan duen Reyno de Navarra Arena pabiloia

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2015ko ira. 22a, 19:46
Reyno de Navarra Arena kirol eraikina Iruñean.

Nafarroako Gobernuko Kultura, Partehartzea, Kirol eta Gazteria sailburu Ana Herrerak jakinarazi duenez, laster batean jarriko da abian Reyno de Navarra Arena pabilioia zertan erabili aztertuko duen lan batzordea.

[Irakurri Argian]

Reyno de Navarra Arena eraikinari buruzko hainbat datu eman ditu Herrerak asteartean Nafarroako Legebiltzarrean agintaldiari begira bere sailak dituen asmoak azaltzean. Navarra Arena eraikuntzan ia 59 milioi euro erabili dira dagoeneko eta oraindik beste 4,3 milioi euro beharko dira publikoari ateak irekitzeko.

Mantenu gastuak ere ez dira txantxetakoak: 2013 eta 2014an 400.099 euro gastatu ziren, 2015erako 450.000 euroko gastuak aurreikusten dira eta 2016rako 450.000 euro.

Uxue Barkosen gobernuari gizartean eztabaida handia izan duten hainbat proiektu pozoitsu erori zaizkio UPNren gobernutik, hala nola Arena pabiloia, Sendaviva parkea, Nafarroako Ubidea edota Los Arcoseko zirkuitua. Gobernua sostengatzen duten lau indarrek gobernu akordioan adostu dutenez, jadanik eginda dauden azpiegitura edo proiektuak abian jarriko dituzte, baldin eta berauek itxita mantentzea irekita izatea baino garestiagoa den.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!