Amaia karrikatik behera, txapelgorriak

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Aranguren 2016ko mai. 10a, 11:51

Hitz egiten dizuen honen bigarren oroitzapen politikoa da. Lehenengoa Francoren heriotzarena izan zen, ikastolan bi besta egun izan genuelako –bon, bi edo hiru, edo lau besta egun, ez dakit zuzen-. Baina ez, Francoren heriotza ospatzeko ez, dolua egin behar zelako baizik.

Bigarren oroitzapen politikoa etxean bizi izan nuen. Duela 40 urte. Iruñeko 2. Zabalguneko Gorriti eta Amaia karriken kantoian bizi ginen. Bat-batean ulergaitzak zitzaizkigun oihuak entzun genituen. Aitak leihoa ireki zuen. Ozenago, oihartzunaz entzuten zen.

Leihotik ikus nezan, aitak aupa hartu ninduen. 75-100 bat txapelgorri ziren, Amaia karrikan behera, ordura arte sekula ikusi ez nuen bezala desfilatzen... Manifestazioan. "Karlistak!" bota zuen amak.

Oihu bat errepikatzen zuten etengabe: "Muerto en Montejurra. El pueblo vengará". (Hildakoa Montejurran, herriak mendekua hartuko du). Beldurra sentitu nuen. Gero... Gero ez naiz oroitzen zer.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!