Nire izenean ez, bederen!

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2016ko urr. 24a, 13:27

Zer egiten zuen aldaketaren gobernuaren ordezkaritzak Guardia Zibilen jardueren aldeko elkarretaratzean? Bestela esanda, nola har dezake parte aldaketaren gobernuak aldaketaren kontrako ekitaldi batean? Are makurrago: aldaketaren aukera bera ixteko ekimena zen, eta han zegoen Nafar Gobernuaren ordezkaria!

Ez nire izenean, edonola ere. Ezta jende askoren izenean ere. Aldaketaren oinarria zabala da, bistan denez, eta zabaltasun horren baitan aniztasunak garrantzia handia du. Ados horrekin, jakina. Baina aldaketa zapuztu nahi dutenekiko jarrera argia behar dugu, aldaketa aurrera eraman nahi baldin badugu, behintzat. Haien aurrean kokilduz ez gara urrutira iritsiko. Aldaketaren barne leialtasunak urratzea ez da ideia ona, are guttiago hain mingarriak diren gai hauek tartean daudelarik. Baten batek badu zer pentsa, beraz. Hobe orain berantegi baino.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!