Gure mina

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2015ko mar. 25a, 12:25

Egia esan gaurkoa ez da argazka, bideo baten fotograma baizik. Atera dezagun egia itzaletik argira izena duen dokumental batetik hartua. Erabat argitu gabe dauden edota bertsio ofizialetan iluntasuna nagusi den kasuetako hamalau biktimaren testigantzak jaso ditu ikus-entzunekoak, eta egia ezagutarazteko premia dutela ohartarazi dute guztiek. Hamahiru balazo hartuta hil eta gero eskuak esposatuta topatu zuten Ina Zeberioren ahizpak esaldi eder hau esaten du dokumentalean: Gure mina ez da inoiz oztopo izango bakea lortzeko.
Gaur goizean, behin berriro, guardia zibila Etxerateko jendea atxilotzen ari da Iruñean, eta Euskal Herri osoan.
Bakeak askoz oztopo handiagoak eduki izan ditu, hamarkada mordo bat lehenagotik ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!