Iruñerriko euskaldunon agerkaria
 

Udalekuak Euskaraz 2017

Erabiltzailearen aurpegia Atarrabiako Udala 2017-04-11 08:14
D ereduko ikasleentzat egokiak diren kanpaleku zerrenda bat eratu dute Nafarroako udal euskara zerbitzuek. Haurren arduradunek aukeratu beharko dute udalekua, matrikula han egin, eta antolaketari dagozkion gaiak kanpaleku horren arduradunekin moldatu beharko dituzte. Lehen Hezkuntzarako Udalekuen zerrenda Bigarren Hezkuntzarako Udalekuen zerrenda Gero, haurrek kanpalekuetan parte hartu ondoren, Atarrabiako Udalak matrikularen zati bat diruz lagunduko du.
irakurri gehiago

Iruñeko Udalean hizkuntz profilak eskas.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2017-04-11 00:09

Iruñeko Udalean hizkuntz profilak eskas.

Iruñeko Udaleko plantilla organikoa argitaratu zen 2017ko martxoaren 8an. 1.615 lanpostuetatik euskarazko hizkuntz profila 51 lanpostuk daukate (% 3’16).

Kultura – Titere eta Txotxongilo Jaialdiaren egitaraua 2017

Erabiltzailearen aurpegia Barañaingo Udala 2017-04-10 15:22
Barañaingo Udalak atsegin handiz aurkezten dizue Nazioarteko Jaialdi honen egitaraua. Jaialdiak hogeita hiru udaberri egin ditu Barañaingo hainbat plazetan, mota eta jatorri askotariko txotxongiloren magiari esker bai ttiki eta bai handiak emozionatuz eta ongi pasaraziz. Nafarroan bakarra den Nazioarteko Jaialdi honetan, 2017ko maiatzaren 4a eta 7a bitarte gozatzeko aukera izanen dugu jarduera ezberdinekin: erakusketak Kultura Etxean, Barañaingo
irakurri gehiago

OHARRA: KIROL ARLOA KUDEATZEN DUEN SEKTOREAREN GREBA – APIRILAK 11

Erabiltzailearen aurpegia Antsoaingo Udala 2017-04-10 14:03
OHARRA Nafarroan kirolaren arloa kudeatzen duen sektoreak greba deialdia egin du, biharko, apirilaren 11rako. Hori dela eta, erabiltzaileei jakinarazten zaie instalazio hauetako honako zerbitzuetan grebaren eragina nabaritzen ahal dela: - Garbiketa - Sorosleak - Harrera kontrola - Kirol-bonuaren jardueretan

Oso merke

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017-04-10 11:45   Iritzia

(Castellano) Tratamiento residuos orgánicos: 5º contenedor

Erabiltzailearen aurpegia Berriobeitiko Udala 2017-04-07 15:35
Barkatu, hau ez dago euskararaturik oraindik…

Korrika

Erabiltzailearen aurpegia Barañaingo Udala 2017-04-07 14:57
Badator 20. Korrika… Barañainera, apirilaren 9an, igandeko ordu txikietan (05:21ean). Barañaingo Udalak 2.473 kilometroa hartu du eta han izango gara lekukoarekin eta animatzen zareten guztiekin ttipi-ttapa ttipi-ttapa euskalaren aldeko lasterketa bikain honetan. Animatu eta etor zaitezte!

PRENTSA OHARRA: ANTSOAINGO UDALAK BAT EGINEN DU KORRIKAREN FESTAREKIN

Erabiltzailearen aurpegia Antsoaingo Udala 2017-04-07 14:17
Antsoaingo Udalak, aurten, lehenengo aldiz, herriko kaxkoan kilometro bat erosita parte hartuko du. Lekukoa udal langileek eramanen dute, euskara ikasleek eta Iseka zein Larunblai aisialdi taldeetako neska-mutikoek. Geure herrian, euskararen bizitzarentzat sinbolismo eta garrantzi handia duten hiru talde dira horiek. Horrela, Antsoaingo Udalak bat egin nahi du Korrikak euskarari ematen dion babesarekin eta herrian sortzen
irakurri gehiago

Bukatzeko, pilula literarioak

Erabiltzailearen aurpegia Karrikiri Elkartea 2017-04-07 13:28

Jon alonso

Eta horrela, ibilbide literarioarekin emanen diogu amaiera Udaberriko Pilulak: indarberritzeko solasaldiak zikloari. Jon Alonso idazle iruindarrak prestatutako ibilbidean parte hartu nahi baduzu, Karrikiri euskal dendako atarian arratsaldeko 19.00etan elkartzea proposatzen dizugu.

Taldetxoa osatu eta “Txakolina Iruñeko edaria zenean” ibilbide literarioarekin hasiko gara.…

Lakuko parkea hobetzeko prozesu partehartzailearen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Barañaingo Udala 2017-04-07 13:22
Konstituzio Parkearen -Lakuko Parkea bezala ezaguna dena- hobekuntzarako lehenespen prozesuaren emaitzak kontsultatu ditzakezu ondoko dokumentuan: EMAITZAK. Proiektuen deskribapena ere ezagutu dezakezu esteka honetan: http://www.baranain.es/eu/general/eleccion-proyecto-parque-del-lago/ Baloraziora aurkeztutako 12 proposamenetatik,  kirolarekin zerikusia dutenak izan dira gustukoenak, atzetik haurrentzako parkean lanak egitearena eta azkenik irla egokitzearena. Hasierako aurrekontua 50.000 eurotakoa izan arren, hau handitzeko aukera ere badago. Udalak
irakurri gehiago

José Luis Díaz «El robo de la catedral»

Erabiltzailearen aurpegia Katakrak 2017-04-07 10:49
Ostirala, Apirila 21, 2017 - 19:00
Euskara

Berriozarko Udaleko Haur Eskolako hezitzaileen deialdia. Onartuen behin behineko zerrenda.

Erabiltzailearen aurpegia Berriozarko Udala 2017-04-07 08:00
Deialdi honen xedea da Berriozarko Udaleko Haur Eskolako hezitzaile izateko lanpostua aldi baterako eta sortzen diren beharren arabera betetzeko izangaien zerrenda eratzea. Deialdia (NAO, 50, 2017/03/13) Eskabidea Hezitzaileen azterketa – Data, ordua eta lekua: 2017ko maiatzaren 20an, goizeko 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Onartuen behin behineko zerrenda.