Iruñerriko euskaldunon agerkaria
 

Jesus Mari Casales "Tato" gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007-04-12 13:48
Atzo hil zen Jesus Mari Casales "Tato", 70 urte zituela. Iruñeko Udal Dantza Taldeko dantzari eta zuzendari izan zen 70garren hamarkadan.

Esaterako, Iruñeko Udal Dantzari Taldeak, Inglaterrako Middlebroug-en egiten zen Inter-Tie dantza jaialdiko lehen saria eskuratu zuenean, "Tato"k zuzentzen zuen taldea, 1974garren urtean. 

Ondotik ere, taldearekin lotura estua izan du beti.

Bera izan zen, udalarekin izandako ika-miken ondotik, taldea desegina izan zelarik, AEKren gonbitearen ondorioz, 1989an egindako 6garren Korrika-ren lehen lekukoa eraman zuena.

Gaixo zegoen azkenaldian ...

Luzaideko dantzak Iruñeko "Armen aretoan"

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007-03-26 17:48
Urtean zortzi bat saio egiten ditugu Iruñeko udaleko dantzari gisa. Aurreko martxoaren 21ean horietako bat izan genuen Iruñeko ziudadelako "Armen aretoan". Ordu laurdeneko saiotxoa genuen eta Luzaideko dantzak aukeratu genituen errepertoriorako.



Ikusle askorik ez zela izanen aurrikusten genuen (elurra mara-mara egin baitzuen Iruñean aurreko egunetan eta egunean bertan) eta dantzari gazteenek (eta ez horren gazteek) izan zuten erantzunkizuna.

Ongi bete zuten haien lana!

Hona hemen saioko argazki batzuk.

Dantzari bat Osasunan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007-02-27 14:14
Gaur egungo gurasoek mila ekintzetan apuntatzen dituzte haien seme-alabak: futbola, dantza, musika, hizkuntzak, pilota,... Horrenbeste gauza izaten dira, batzutan bata eta bestearen artean erabakitzeko kinkan topatzen direla.



Hori gertatu zitzaion Jokin A. Ezparza-ri. Jokin-ek dantza eta futbola maite zituen, eta gure taldeko txikien entsaioak Osasuna-ren entrenaldiekin tartekatzen zituen. Ederki dantzatzen zuen ("txiki horrek ederki dantzatuko du haunditan!"), baina dirudienez, oraindik ere hobe moldatzen zen futbolean. Erabakitzeko tenorea heldu zitzaionean (15 bat urterekin) futbola hautatu zuen.

Agian bihar debutatuko du ...

Argi soinua

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2006-12-21 11:55
Abenduaren 16an egin zen, Iruñeko Gaiarre antzokian, Olentzero lehen aldiz karrikaratu zuten lagunen omenezko ikuskizuna: Argi-soinua. Patxi Labordak prestatu eta bertan parte hartu genuen Dugunakook eta beste lagun askok: Oberena dantza taldea, hainbat dantza taldeetako dantzari "beteranoak", Muthiko Alaiak abesbatza, Xut Fanfarrea, Aiko taldea, Mintxo Garaikoetxea, Zubietako ioaldunak,...

Olentzero neguko solstizioaren ospakizuna da-eta, orduan hasten baita eguna luzatzen, argiaren zikloa oinarri hartu zuen ikuskizunak.

Guk 4 dantza egin genituen. Taldeko neskek Urdiaingo Egu bai egun egin zuten lehenbizi. Geroxeago ...

San Saturnino 06

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2006-12-04 17:38
Aspaldiko partez eguraldiak bake pixka bat eman eta eguzkiaren argiaz lagunduta ospatu zen Iruñean San Saturnino eguna, azaroaren 29an.


Askok ez dute jakinen, baina San Saturnino da Iruñeko patroia eta ez San Fermin. Hartara, egun horretan ospakizun berezia izaten da gurean eta dantzariok ere parte hartzen dugu.

Goizeko 10:30etan abiatu zen prozesioa. Ez da sobera luzea izaten, ordu bat gutxi gora behera (ez da luzea San Fermin-etako prozesioarekin alderatuz: 5 ordu inguru irauten ditu). Akier Perkaz-ek egin zituen ...

Pariserat banüazü...

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2006-11-17 23:23
Opilaren egitera ez, baizik eta dantzara goaz Pariserat.

Aurten Parisko Eskual Etxeak 50. urteurrena ospatuko du eta horren karietara, bertan dantza egitera gonbidatu gaituzte bertako kideek. Normalki, Nafarroaren egunarekin besta berezia egin izan dute urtero, eta aurten, urteurrena egun horrekin bat egitea nahi izan dute Parisko eskualdunek.

Abenduaren 2an izanen dugu emanaldi nagusia arratsaldeko 19:45etan. Ordu erdiko bi saio eginen ditugu (tartean 15-bat minutuko atsedenaldia). Igandean, Xabierko Franzisko Deunaren egunez (euskararen egunez), eginen duten Euskal-mezan ere parte hartuko dugu ...

Durangoko XII. txistu kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2006-09-25 09:24
 Heldu den urriaren 7an, XII. txistu-kontzertua eginen dute Durangon. Nafarroari eskainiko diote saioa eta Etxarri Aranatz-eko abesbatza eta gu gonbidatu gaituzte bertan parte hartzera. Benetako ohorea guretzat.

Arratsaldeko 8tan hasiko da kontzertua Landako erakustazokan eta Iruñeko Bandera-arbola eta Auritzeko ingurutxoa dantzatuko ditugu.


Interesik duenarendako hauxe da programa osoa:


  1. IRUÑEKO BANDERA DOINUA K.S. Ekiza
  2. PORTU ZAHARRA J. Etxeandia
  3. JAIKI, JAIKI J. Egiguren
  4. IDIARENA E. Gorosarri
  5. NERE HERRIKO NESKATXA MAITE B. Lertxundi, mold. J. Etxeandia
  6. AURITZEKO INGURUTXOA Herrikoia
  7. BIRIBILKETA M. Gainza ...

Deialdia!

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2006-09-06 17:44
Duguna Folklore Elkarteak taldearen atal ezberdinetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitu:
  • Alai-Gaztea (dantzari txikien taldea): 8 urtetik aurrerako neska-mutikoendako. Astean 2tan egiten dituzte entseguak, astearte eta ostiraletan (ordubete egun bakoitzean).
  • Duguna Dantza Taldea: 16 urtetik gorako neska-mutilek ematen ahal dute izena.
  • Duguna Fanfarrea: Euskal musika tradizionala joz gozatu nahi dutenendako (txistulariak, soinujoleak, metalak, atabalariak, arrabita-joleak,...)
Interesik izatekotan, jar zaitez gurekin harremanetan duguna@duguna.org helbidean edo 657 33 29 44 telefono zenbakian.

XXVI Festival Internacional de Folclore da Cidade do Porto

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2006-08-06 14:51
Uztailaren 25ean abiatu ginen Portugaleruntz, oraindik ere San Ferminetako bestondoa gainean genuela. Portorainoko bidaia arazorik gabe egin genuen baina hirira sartzerakoan, ia ordu t'erdi kosta zitzaigun Escola d'Areosa izeneko ikastetxea (gure ostatua) topatzea. Afaltzeko astirik ere ia ez genuen izan, gau horretan baikenuen lehen dantza emanaldia. Han ezagutu genituen gainontzeko dantza taldeak:
Ballet Folkórico Simyonov (Serbia), Sesvetska Sela Folk Dance Group (Kroazia), Grupo de danza Folklórica Xochipilli (Mexiko) eta Yi Tzy Folk Dance Troupe (Taiwan). Nallihan Folk Dance ...

San Ferminetako kronika

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2006-07-18 12:19
San Ferminak parrandarako garaia izaten dira, baina badira betebeharrak dauzkatenak lagunak ere. Parrandak eta betebeharrak uztartzen duenik ere bada, tartean gu.

San Ferminetako lehen ekitaldia izaten da uztailaren 6ko Foruen Plazako dantza jaialdia. Bertan, Iruñeko eta Iruñerriko dantza talde guztiok hartzen dugu parte. Aurtengo programa hauxe izan da: Batelerak, Laburdiko ihauteria eta bukatzeko "herri" Larrain-dantza.

Uztailaren 7an, prozesioan atera ziren gutako batzuk, Iruñeko Udal Dantzari gisa. Ia 4 orduko ibilaldiaren ostean udal plazan dantzatzea egokitu zitzaigun gero. Gaua gogorra izan ...

Portora goaz!

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2006-07-17 16:51
San Ferminetako bestondotik guztiz sendatu gabe, heldu den uztailaren 25ean Portoruntz (Portugal) abiatuko gara, bertako XXVI. Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzeko.

Uztailaren 25etik 30era bitartean iraunen du jaialdiak eta Porton ezezik, gertuko beste herrietan ere dantzan eginen dugu talde parte-hartzaileok.

Honako herrialdeetako taldeak arituko gara bertan (informazio zehatzagorik ezin izan dugu lortu):
  • Taiwaneko talde bat
  • Serbiako talde bat
  • Ukrainako talde bat
  • Turkiako talde bat
  • Mexikoko talde bat
  • Peruko talde bat
  • Portugaleko talde bat
  • Duguna Dantza Taldea (Euskal Herria)
Uztailaren 25ean ...

San Joan bezpera

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2006-06-20 00:45
*OHARRA: Iruñeko Udalak jarritako baldintza zorrotz eta oztopoak medio, Ahari taldeak erabaki du biharko antolatutako ekitaldiak bertan behera uztea. Hartara, tamalez, gure emanaldia ere bertan behera geratu da.
________________________________________________________________

Helduko diren emanaldien artean lehena San Joan bezperakoa dugu. Ekainaren 23an izanen da  Iruñeko Donibane auzoan, gaueko 12etan (toma ya!).

70. urte inguruan Patxi Arraras-ek eta Jose Maria Satrustegik Urdiaingo dantzak berreskuratu zituzten (Kantaita eta Giza-dantza). Ordutik taldeko errepertorioan dauzkagu. Inoiz, taldeko neskek, San Joan bezperan, Kantaita abestu izan dute entsaiotik ...

Heldu diren dantza saioak

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2006-06-07 23:16
Iñakiren eskaerari jarraikiz, hona hemen heldu diren Dugunaren dantza saioak:
  • Noiz: Ekainaren 18an
  • Non: Deikaztelun. 
  • Ordua:12:45
  • Noiz: Ekainaren 23an.
  • Non: Iruñeko Donibane auzoko suetan
  • Ordua: 00:00
  • * Bertan behera
  • Noiz: Ekainaren 25ean
  • Non: Auritzen
  • Ordua: 12:30
  • Noiz: Uztailaren 1ean
  • Non: Lezaunen
  • Ordua: 19:00
  • Noiz: Uztailaren 6an
  • Non: Iruñeko Foruen Plazan
  • Ordua: 13:30
Hauez gain Iruñeko Udal Dantzariek bi dantza saio eginen dituzte Uztailaren 7an eta 14ean, Udal plazan, arratsaldeko 13:30 - 14:00ak aldera

dantzak San Ferminetan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2006-06-07 17:35
Atzo karrikaratu zuten aurtengo San Ferminetako egitarau ofiziala eta bertan badira euskal dantzarekin zerikusirik duten ekitaldiak. Iruñera etorriko zaretenondako probetsugarri izan daitekeelakoan...

Uztailaren 6an, Txupinazoaren osteko lehen ekitaldia izaten ohi da Folklore Jaialdia. Foruen Plazan 13:30tan. Parte hartuko dute Eguzki Eder, Iruña Taldea, Mikelats, Ortzadar, Amaiur, Duguna, Harizti, Larratz, Oberena, Txori Zuri, Ardantzeta eta Muthiko Alaiak taldeek

Egunero-egunero saioa izaten du Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak. Autobus geltokitik ateratzen da: uztailaren 6an arratsaldeko 17:00etan eta gainontzeko egunetan goizeko 09 ...

dantzan.com-era

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2006-06-02 11:48

Orain arte blog xumea zen hau, dantza taldeko kideondako komunikazio (in-komunikazio?) bide. Dantzan.com-eko lagunek ordea gonbitea egin ziguten, bloga hona pasa genezan, baita gonbidapena onartu ere.<br /><br />Hemendik aitzina pixko bat gehiago zaindu beharko ditugu itxura eta edukiak. Orokorrean Nafarroako eta zehazki taldearen berri ekartzen saiatuko gara.<br /><br />Ongi etorri!<br />