Iruñerriko euskaldunon agerkaria
 

Urte berri on!

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007-12-26 15:21
Eguberri garai honetan ere badugu zereginik.

Ez dakit zenbat urte diren Mendillorri-ko Olentzeroan parte hartzen dugula. Auzo berria da Mendillorri eta akaso Olentzero ospatzen hasi zirenetik izan gara bertan dantza, duela 10 urte baino gehiago. Abenduaren 23an egiten dute eta aurten gure txikiak eta fanfarrea izan dira bertan.

Egun bat geroago berriz ere zita ikazkinarekin. Honako honetan Iruñeko Olentzeroan. 51 urte bete ditu aurten ospakizunak eta bertan ere duela askotxo hartzen dugu parte, hiriko beste hainbat kultur eragilerekin batera. Musikariek ...

San Saturnino 07

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007-12-02 15:06
Berez, San Saturnino da Iruñeko patroi, eta ez San Fermin. San Fermin Nafarroako patroia da Xabierko San Frantzisko-rekin batera. Hartara, azaroaren 29an jai da Iruñean.

Egun berezia da guretzat izan ere, San Saturnino egun batez egin baitzuen gure taldeak bere lehen emanaldia, aurten duela 58 urte. Iruñeko beste jai garrantzitsuetan bezala, ospakizun nagusia (bakarra?) prozesioa izaten da.

Eta bertan izan ginen. Goizeko 10:30etan atera zen udal segizioa San Zernin-en elizaruntz, tartean dantzariok, Akier Perkaz buruzagi genuela. Udal txistularien doinuek ...

“El País” izan behar zuena

Erabiltzailearen aurpegia Marimaistra 2007-11-28 23:51
Bukatu berri dira Bartzelonan ÑH04 Espainiako eta Portugaleko prentsa-diseinuaren gaineko jardunaldiak. Oso jardunaldi gomendagarriak izaten dira. Lehiaketako irabazleei sariak emateaz gain (Goienkaria-k sari ugari irabazi izan du lehiaketa horretan) hitzaldiak, aurkezpenak eta mahainguru interesgarriak egoten dira kongresu horretan. Irakurri dudanagatik El País egunkariaren “birdiseinua” izan omen da gai aipagarrienetariko bat. Argazki bitxi hau Maquetadores blogean […]

Iragarkiak hil du telebistako izarra

Erabiltzailearen aurpegia Marimaistra 2007-11-27 20:54
Itxuraz, gero eta gutxiago ikusten da telebista. Internetak eta enparauak sekulako kaltea egin omen diote orain arte telebistak zuen monopolioari. Egongelaren ondoko geletako pantailetatik etorri omen zaio lehia handia telebistari baina, telebistak berak (edo, hobeto esanda arduradunek eta programatzaileek) izango du (dute) galera horretan erru zatiren bat, ala? Programa txar asko eta publizitate larregi: nahaste […]

Herriberri aldea

Erabiltzailearen aurpegia Marimaistra 2007-11-21 10:10
Hemen duzu argazki bilduma

Txikiak Ezkaba mendiaren igoeran

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007-11-13 09:22
Ez pentsa gure txikiak dantzari jantziarekin mendian gora jarri ditugunik. Kontua da, Anaitasuna kirol elkarteak 1994. urtetik antolatzen duela Ezkaba mendiaren igoera, urria partean. Aurtengoa XIV. edizioa zen.  Eta dagoeneko badira urtetxo batzuk, mendizaleak  Ezkabatik jasiten direlarik gure txikiek dantza egiten dutenak.

Aurten ere hala izan zen. 9etan atera ziren ia 2.000 mendizale udal plazatik, gure txistularien doinupean pausoa markatuz, Ezkaba mendiruntz. Txistulariak ere ez ziren mendi puntara igo (nahiago izan zuren gosari ederra egin).

Ordubata inguruan lokaletik ...

San Fermin txiki 07

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007-09-28 12:44
Irailaren 25etik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira Iruñean San Fermin txikiak edo Aldapa-ko San Fermin. Aurten irailaren 21,22 eta 23an. Santuaren martirioa gogoratzen da Nabarreriako burgoan antolatzen diren festa horietan. Guk beti dantzatu izan dugu igandeko prozesioaren ostean (78. urtetik hona bai behintzat), eta aurten ere hala egin dugu.

Mezaren osteko prozesioan atera ginen dantzari txikiak, dantzari handiak eta fanfarrea. Nabarreriako kaleetan paseoa eman ostean, Aldapako San Fermin-en elizaren ondoko plazan dantzatu genuen.

Udako oporraldiaren osteko lehen saioa zuten ...

Rocamador-en 35. urteurrena ospatzen

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007-08-27 23:48
Zangozako Rocamador dantza taldeak 35 urte egin ditu aurten. Aspaldiko lagunak ditugu eta haien ospakizunetan parte hartzera gonbidatu gintuztenean ez genuen dudarik egin. Abuztuaren 25ean izan zen emanaldia Zangozako arkupeen plazan.

Rocamador-eko txikiekin, handiekin eta San Lorenzo-ko danzanteekin batera aritu ginen, Zuberoako dantzak egiten. Xabier Adrian-ek egin zuen Txerreroarena. Akier Perkaz-ek Kantiniersarena. Mikel Larunbe izan zen Gathuzain eta Joseba Lorenzo Zamaltzain. Aritz Ibañez aritu zen Entseinari lanetan. Enneko Ganboa eta Iñigo Solana aritu ziren txirula eta atabala jotzen ...

Jairik-jai

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007-07-29 14:52
Azken urteotan uztaileko bigarren hamabostaldia atzerrira bidai bat egiteko probesten genuen. Aurten "lugorri" egitea erabaki dugu eta bidaiaren ordez, jairik-jai ibili gara San Ferminak ezkeroztik. Barakaldoko festak izan ziren lehenik, Tuterakoak gero eta Baiona-koak helduko dira azkenik. Ondoren, oporrak.

Asteburu honetan Tuteran izan gara bertako Beterri peñak gonbidatuta. 25. urteurrena egiten dute aurten, eta jaietako egun bakoitzean ekitaldi bat antolatu dute, tartean gure emanaldia.

Txikien taldeko dantzaririk gazteenek, handien taldeak eta fanfarreak osatu zuten erriberako hiribururako "espedizioa". Esperientzia polita izan ...

San Fermin'07

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007-07-18 17:45
Eta ia oharkabean berriz heldu ziren. Eta heldu ziren bezala alde egin dute berriz San Fermin-ek. Bestondoa oraindik behar bezala gainditu gabe hona hemen aurtengo festek utzi digutena.

Uztailaren 6an Iruñea eta iruñerriko talde guztiok zita genuen foruen plazan. Dantza emanaldi hau San Ferminetako lehen ekitaldi ofiziala dela errepikatzea gustuko izaten dugu dantzariok. Ba hoixe, aipatua geratu da. Lehen ekitaldia edo ez, polita da emanaldia. Aurten gainera, sekulako eguraldia egin zuen, beroegia aukeran.

Programan hiru dantza: Monteagudoko dantzak (Kalejira, Zinta-dantza ...

Azterketak, azterketak eta… AZTERKETAK!!!

Erabiltzailearen aurpegia Marimaistra 2007-06-04 23:36
Otsaila eta ekaina garai txarra izaten da ikasleontzat. Ez daukagu beste ezer buruan, bakarrik azterketak. Bi hilabetetan urte osoan egindako guztia jokoan jartzen da. Irakasleak ez daki nor garen, baina azterketa malapartatu baten erruz “kalifikatzen” gaitu. Eskola partikularrak ematen ditut, horiek ere “azterketak” dituzte buruan. Nire helburua, bi azterketa horiek gainditzea da: nire ikasleena eta […]

Galtzak bete lan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007-06-04 08:36
Hiru emanaldi egun berean. Horixe da ekainaren 2ak ekarri zigun egitaraua.

Alde batetik, goizean, fanfarreak Mendillorriko euskeraren egunean izan zuen emanaldia.

Bestetik, talde txikiko dantzari heldutxoenak Portugaletera bidali genituen, bertako Berriztasuna dantza taldeak antolatu zuen topaketan parte hartzera. Goizeko 10etarako han ziren, puntual demonio, baina itxarotea egokitu zitzaien, arropaz aldatzeko tokia utzi zieten arte. Udaletxea itxita zegoenez, komuna publikoetan jantzi zituzten dantzarako arropak.

Goizeko egitaraua zera zen: kalejira Portugaleteko karriketan barna, bazkal ordurarte. Lazkaoko taldearekin aritzea egokitu zitzaigun. Eskainitako dantzak ...

Makila-dantzen jaialdia Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007-05-21 11:46
Makila-dantzen nazioarteko jaialdiko kronika.

Goizean pertsiana zabaldu eta zerura begiratu genuenean pena hartu genuen. Aste osoa generaman ze eguraldi eginen ote zuen asmatu nahiean eta azkenean euria. Baina 10etarako edo atertu zuen. Zerua gris egon zen egun osoan, baina taldeak 4rak aldera heldu zirelarik eguzki printzek ere zirrikitua bilatu zuten hodei artean.

Aitzakirik gabeko eguraldiarekin printzipioz (baina euria botako zuen beldur pixka batekin), hasiera eman genien ekitaldiei arratsaldeko 17:45etan. Behar baino gehiago luzatu zen kalejiraren ostean, mukuru bete zen ...

Makila-dantzen nazioarteko jaialdia Eibar eta Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007-04-18 10:09

Makila-dantzen nazioarteko jaialdia antolatu dugu datorren maiatzerako Eibar eta Iruñean. Euskal Herria, Katalunia, Castello, Ingalaterra eta Portugal-eko makila-dantzariek parte hartuko dute Kezka eta Duguna dantza taldeak antolatutako jaialdi honetan.
2006-04-30_Duguna-Baigorrin_041-rek
Aipatzekoa da The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup taldearen partehartzea, Ingalaterrako morris dantzari famatuen artean talde berezi eta entzutetsua dena. Portugaletik makila-dantzen tradizio bizi eta aberatsa duten Pauliteiros de Miranda do Douro taldea izango da Eibar eta Iruñeko jaialdietan.

Horiekin batera Errioxa, Castello, Aragoi, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat txokotako taldeek ...

Dantzari txikiak Alegria de Iruña Peñaren Euskal astean

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007-04-17 21:09
Txikien dantza taldea ere badugu eta nahi baino gutxiago erreparatzen diogu txoko honetan. 80 bat haur ditugu bertan, 7 urtetik 14 urtera bitartekoak.

Pasa den apirilaren 14ean emanaldia izan zuten Alegria de Iruña peña-ren Euskal Astea-ren baitan. Alegria de Iruña San Fermin-etako peña horietako bat da. Uztaileko egun ero horietan izaten dute lanik handiena, baina urtean zehar ere egiten dituzte beste hainbat iharduera. Horien artean euskal astea.

Emanaldi luzexka izan zen: Bera-ko makil-dantzak, Matelota, Iribas-ko ingurutxoa, Jaurrieta, Hegi, Iruñeko jota ...