Iruñerriko euskaldunon agerkaria
 

Nafarroa Oinez 08

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008-10-20 14:50
Alpargata batzuen pausoekin hasi zela Nafarroa Oinez, hori omen dio gaurko egunkari batek.

Izan ere atzokoan lanak bikoiztuta izan genituen. Alde batetik gure taldeko 3 dantzarik, Jaso ikastolako ikasle oihak, dantzatu zuten irekiera ekitaldian, Oberena dantza taldeko beste bi dantzarirekin batera. Iñigo Garzia, Igor Campos eta Iñaki eta Aingeru Arresek Gipuzkoako ezpata-dantza egin zuten, eta Akier Perkaz-ek Ezpata-dantza eta Agurra.



Ekitaldi ofiziala amaitu eta talde guztia bigarren arearuntz abiatu ginen emanaldia baikenuen bertan, Oberena eta Muthiko Alaiak taldeekin batera ...

San Fermin txiki 08 + Axerien ezteiak Antion

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008-10-17 22:53
Aurten, irailaren 25 eta 26ko asteburuan ospatu dira San Fermin txikiak. Polemikaz zipriztindurik heldu dira aurten ere, Iruñeko udalak edo alde zaharreko jai batzordeak, zeinek antolatuko festak (auzokideek antolatu dituzte jaiak azken 30 bat urteotan).

Ika-mikak ika-mika, guk igandeko prozesioan gure egin beharrari heldu genion, dantzaz eta musikaz gure hiriko karrikak alaituz, hain zuzen ere, azken 30 urteotan egin dugun gisan. Taldeko txikienak ikasturteko lehen emanaldia izan zuten, fanfarrea ere lagun izan genuen eta nagusiok Luzaideko dantzak karrikaratu genituen igande ...

Duguna 2008ko Urretxuko Euskal jaian

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008-10-07 10:32
Aspaldian geunden zorretan Urretxuko Lurra taldekoekin. Izan ere Euskal Jaian parte hartzeko hainbat gonbite egin izan dizkigute 2006. urtean Ablitas-en elkarrekin dantzatu genuenetik, baina San Fermin txikiekin bat egiten zuenez egunak, ezinezkoa izan dugu, aurten arte.

Hartara, irailaren 21ean, arratsalde partean abiatu ginen Urretxurantz. Heldu, arropaz aldatu eta kalejira hasten zen tokirantz abiatu ginen. Hura sorpresa ia-ia San Fermin txiki bera bertan topatu genuen-eta. Izan ere, Iruñetik heldutako hainbat eta hainbat lagun topatu genituen bertan: Alde zaharreko erraldoien konpartsa, Muthiko ...

Goienkaria eta Goiena.net-en gaineko txostenak

Erabiltzailearen aurpegia Marimaistra 2008-09-15 13:01
Goienak kudeatzen dituen Goienkaria eta Goiena.net hedabideen gaineko txostenak idatzi ditut. Bi komunikabide hauen gainean zer edo zer gehiago jakin nahi baduzu hemen har ditzakezu dokumentuak, pdf formatuan: “Goienkaria: Debagoieneko astekaria 2000-2007″ “Goiena.net: Debagoieneko Internet ataria 2003-2008″

Apostoluekin dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008-09-15 09:38
Abuztuan atsedenaldia hartu genuen arren, beste edozein hilabetetan baino gehiago dantzatu dute gure taldeko zenbait dantzarik bata ala bestea dela.

Esaterako, abuztuaren 27an Arantzazun izan ziren gure taldeko hiru dantzari: Xabier Adrian, Akier Perkaz eta Aritz Ibañez. Izan ere, Jorge Oteizaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien artean, Arantzazun, elizaren atarirako berak egin zituen apostoluen aurrean egiteko dantza emanaldi bat enkargatu zioten Musika Hamabostaldikoek Juan Antonio Urbeltzi.



Hala, "Apostoluen dantza" sortu zuen Urbeltzek. Argia, Kezka eta Dugunako dantzariek Soka-dantza ...

Axeri-boda: hasi gara martxan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008-09-09 10:37
Otsailean estrenatu genuen Axeri-boda eta hilabete batzuetako nolabaiteko atsedenaldiaren ostean, berriz hasi gara martxan hemendik hara.

Abuztuaren 16an Donibane Garazi-ko Jai-Alain eta 22an Donostiko Victoria Eugenian (Musika Hamabostaldiaren baitan) eman genuen Juan Antonio Urbeltzek zuzentzen duen ikuskizuna. Argia dantza taldean parte hartzen dugun Donostia, Baiona, Elgoibar, Eibar eta Iruñeko dantzariak aritu ginen bertan.

Dugunatik honako dantzariek parte hartu zuten bi ikuskizunotan: Amaia Irigoien, Edurne Irigoien, Amaia Visus, Leire Leza, Maitane Monente, Maitane Algarra, Oskia Garcia, Oihane Percaz, Ainara Ranera ...

Iruñeko ferietan, iragan San Ferminetan...

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008-07-31 17:09
Aspalditxo bukatu dira iruindarron urtea bitan banatzen duten festak. Berandutxo gatoz beraz. Berandu baina seguru. Iruñeko jaiak izanagatik ere, guretzat lanik handieneko garaia dira San Ferminak. Kronika honen bitartez 9 egun horietan bizitakoetatik batzuk nahi dizkizuegu hurbildu.



Iruindarrok, Gora San Fermin!

Horrela hasi ziren jaiak ohi denez, eta txupinazoak eztanda egin eta ia ospatzeko denborarik gabe arropa armairuetatik atera eta dantzari janztera! Izan ere, uztailaren 6an Iruñeko eta Iruñerriko dantza talde guztiok emanaldi komuna prestatzen dugu Foruen plazan. Jaietako lehen ...

Ezpalak, arku dantzen jaialdiko kronika (Iruñea)

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008-07-16 09:58
Maiatzaren 31n ospatu genuen Iruñean Ezpalak jaialdia. Aurten arku-dantzak ziren Iruñea eta Eibarren antolatzen dugun nazioarteko dantza tradizionalen jaialdiko gai nagusia, eta atzerritik (Tolouse, Burgos, Galizia, Errioxa) eta Euskal Herritik (Lanestosa, Monteagudo) etorritako taldeak izan genituen jaialdian. Ezpalak 2008 jaialdiak eman zuenaren berri laster (espero) izango duzue jaialdiaren blogean bertan.



Egun kaskarra tokatu zitzaigun goizean-goizetik. Euria barra-barra eta beraz B plana jarri behar martxan. Burgoen plaza toki ederra da halako ikuskizuna egiteko baina Iruñeko alde zaharrean estalitako azpiegitura egokiegirik ez ...

San Ferminetako programan gure 3 argazki

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008-06-25 11:42
San Ferminak heltzear dauden honetan, ia dena prest dago Iruñeko feriei hasiera emateko. Entzierrorako hesiak, kartela, giriren bat edo beste... Iruindar "kastek" dioten bezala, zezen usaina dario dagoeneko Iruñeari (huele a toro).

Programa ofiziala ere karrikaratu du udalak duela gutxi eta gaur eskuratu ahal izan dugu guk. Bertan, egun bakoitzeko ekitaldien zerrenda apainduz, hainbat argazki paratzen ohi dituzte, eta aurten, udal dantzarion hiru argazki jarri dituzte.

Lehenengoa iazko uztailaren 14ko zortziurrenekoa, bigarrena iazko uztailaren 14koa ere, udal plazan Larrain-dantza dantzatu ...

Vigora goaz

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008-06-23 14:34
Compay Segundo-ren abestiak dioen bezala, Vigora goaz. Izan ere, abuztuaren hasiera aldera, bertan eginen baitute Concello de Vigo izeneko dantza jaialdia, eta parte hartzera gonbidatu gaituzte.

Abuztuaren 5ean hasi eta 10ean bukatuko da eta Carelia, Osetia, Argentina, Galizia eta Euskal Herriko taldeek hartuko dute parte:


San Ferminetako ...

Iruritako argazki gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008-06-23 09:30
Blogeko lanekin atzeratuta samar gabiltz eta ia berriz ere martxa hartzen diogun. Aurreko mezuan adierazi bezala, maiatzaren 4ean Iruritan dantzatu genuen eta argazki berriekin gatozkizue orain, Alfredo Ranerak ateratakoak.

Gipuzkoako dantzen sorta bat, Bizkaikoen adibide pare bat eta Luzaideko ihauterietako dantzak eskaini genituen.

Ondotik izan ditugu beste emanaldi batzuk, Zangozan, Auritz-en eta Iruñean, esaterako. Ezpalak, arku dantzen nazioarteko jaialdia ere izan genuen maiatza bukaeran eta ia egun horretako kronika eta argazkiak ere lehen bait lehen sareratzen ditugun.

Zezenak harrapatu baino ...

Emanaldien jira-bira

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008-05-15 23:46
Udaberria izaten da guretako urteko sasoirik lanpetuena, San Ferminekin batera. Aurten ere hainbat emanaldi izan ditugu apiril eta maiatzean.

Lehenbizikoa Espartza-Galar-en izan zen apirilaren 19an. Iruñetik 9 kilometro eskasera dago Espartza eta horrek ikusle kopurua handitu egin zuen. Negutik hona lantzen ari garen errepertorioa plazaratzeko balio izan zigun emanaldiak. Gipuzkoako dantzak lehenbizi (Makil-txikiena, Zinta-dantza, Uztai-txikiena eta Makil-handiena), Bizkaikoak ondoren (Erregelak, Dantzari-dantza eta Matelotak  "con calzador" hor sartuta), Nafarroakoak  (Auritz-eko ingurutxoa eta Jaurrietako neska-dantza) eta Zuberoako eta Luzaideko ihauterietako ...

Iñaki Sagardoi, Hernanin txapeldun!

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008-04-13 17:08
Dantzari buruz aritzen gara gehienetan, musikariei merezi duten arreta eskaini gabe, ziuraski. Baina batzuetan haietaz hitzegitea, beste erremediorik ez dugu.

Izan ere aurreko apirilaren 12an Hernaniko IV Txistulari Gazteen Txapelketa egin zuten. Bertan gure txistulari bandako 2 kidek hartu zuten parte, Iñaki Sagardoi eta Beñat Lopez-ek, baita emaitza bikaina lortu ere.

Iñakik 12-16 urte bitartekoen sailean txapela lortu zuen, Jose Inazio Ansorena-ren Ozentxo obrarekin. Banden sailean Beñat-ek (atabala) eta Iñakik (silbotea) bigarren postuan bukatu zuten Bastida-ren Nere Gasteizko bihotz ...

Axeri-Boda-ren kronikatxoa

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008-02-27 22:45
Urrun zirudien eguna, baino konturatzerako hortxe heldu zen otsailaren 24a, gure egutegian gorriz markatutako eguna.

Goizean goizetik autobusean igo eta bi orduko bidaiaren ostean, 10etarako Bilbon ginen. Autobusak Arriaga antzokiaren aurrean utzi gintuen. Ufa! Ikusia genuen lehendik, noski, baina inoiz baino handiagoa iruditu zitzaigun.

-Kaixo! Arratsaldean dantzatuko dutenak gara! esan genion antzokian arduradun zegoen emakumeari eta motxilak lurrean utzi eta egin genuen lehenengo gauza taula gainera sartzea. Ufa! berriz.

Falta zirenak heltzen joan ziren eta goizeko entsaiorako prestatu ginen. Azken ...

Axeri-bodan, gonbidatu

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008-02-18 16:08
Larunbatean estreinatuko du Juan Antonio Urbeltz-en Argia dantza taldeak bere ikuskizun berria: Axeri-boda.

Eztei berezi honetara gonbidatuak izan ginen aspaldixko eta gustu handiz onartu genuen gonbitea. Azken hilabeteak Iruñetik Donostira eta Donostitik Iruñera pasa ditugu (eskerrak elurrik egin ez duen!), eta denbora horretan, gutxika-gutxika forma hartzen joan da ikuskizuna. Larunbatean estreinatuko da Bilboko Arriaga antzokian.

Aberasgarria izan da, zalantzarik gabe, ikuskizunaren sormen prozesuan parte hartzea. Dantzaren alorrean jorratu gabe genituen ikuspuntuez konturatzeko balio izan digu esperientziak. Eta oraindik emanaldiekin ez ...