Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Hiru urtekoentzat laugarren lerroa lortzeko borrokan daude Ezkaba ikastetxeko gurasoak

Euskalerria Irratia 2017-03-08 09:36   Gizartea  Ezkabapea  Antsoain

Aurrematrikulan, 78 familiek eman dute izena eta Hezkuntza Sailak hiru gela baino ez ditu ireki nahi. Zentroko Eskola Kontseiluak esan du haur horiek hartzeko aski gaitasun baduela.

Hiru urteko haurrentzat hiru gela sortu nahi ditu Hezkuntza Sailak, Ezkaba ikastetxea publikoan, baina gatazka sortu da: 78 familiek eman dute izena, eta, beraz, hiru gela sortuz gero, ume horietako batzuk kanpoan geratuko lirateke. Gainera, Ezkabako Eskola Kontseiluak adierazi du aski toki baduela, laugarren lerro bat hartzeko. Hezkuntzak, ordea, defendatu du Bernart Etxeparen, Buztintxurin eta Patxi Larraintzarren badela tokia, eta, beraz, bertara joan daitezkeela haur horiek. 

Lau haur geratu dira kanpoan. Zentroak oroitarazi du orain dela bost urte laugarren lerrorik ez badute ere, lehen bazutela.

Herenegun batu ziren gurasoak, aurrera begirako mobilizazioak zehaztu asmoz.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2017-03-08 19:48 Erantzuna | #1

Ezkaba Ikastetxeak laugarren gela behar du

Gaur dela hilabete eskasa izandako aurre-matrikulazio kanpainan 78 familiek izena eman zuten Antsoaingo Ezkaba Ikastetxean, beraien 3 urteko haurrek bertan ikas ditzaten. Ikastetxeko hezkuntza komunitateak 19-20 ikasleko 4 gela irekitzea aurreikusten zuen, horretarako espazio baldintzak daude eta.

Baina Nafarroako Hezkuntza Departamenduak 3 gela soilik baimendu ditu, 25 ikasleko bakoitza. Modu honetan, 3 familia ikastetxetik kanpo utzi dituzte eta inguruko ikastetxeetara bidali.

Zentzu honetan, argi utzi nahi dugu Hezkuntza Departamenduak erakutsitako jarrera merkantilistak talka egiten duela 25 urtez aldarrikatzen, eta egunero gauzatzeko borrokatzen, daramagun eskola publiko berriarekin. Departamenduko arduradunei baliabideen kudeaketak hezkuntzaren kalitatea eta familien eskubideak ezin dituela baldintzatu esan nahi diegu. Eta horregatik, datozen egunotan eskolako ordezkarien eta Departamenduaren artean egongo diren elkarrizketetatik, datorren ikasturtean Ezkaba Ikastetxean haur hezkuntzako 1.go mailako 4 gela egotea, besterik ez dugu espero.

Bukatzeko, Sortzen Elkartetik gure babes osoa adierazi nahi diogu Ezkaba Ikastetxeko hezkuntza komunitateari, datorren ikasturtea 78 familia berriek osatutako 4 geleekin hasi nahi dute eta. Eta horretarako, Eskola Kontseiluan adostutako mobilizazio eta dinamika ezberdinak ari dira martxan jartzen.

Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde, hezkuntza burujabetza da giltza!

Sortzen Elkarteko prentsa oharra

2017ko martxoak 8

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa